LEHENENGO aldiz eszenatoki batera igo zenetik jaitsi ez den arren, Fermin Muguruzak atzo toki berezi batean jo zuen berriz bere izen abizenekin aspaldiko partez.

Irungo Mosku plaza zen toki hori eta arratsaldetik somatzen zen gauean herriko artista internazionalenak bertan joko zuela.

"Berarentzat eta baita irundarrentzat berezia izango da, espero dut zerbait handia prestatzea, bere etxean baitago", azaltzen zuen Maitane Lukanbio irundarrak.

Ez da arraroa jendeak Muguruza eta bere banda ikusteko eta entzuteko gogoa izatea, hamabost urte igaro behar izan dute Muguruzak bere herriko plaza sinbolikoenan bere izenpean jotzeko aukera izateko.

San Martzialeko jaietan kokatzen den kontzertua izan zen hau eta ez da aurtengo jaietan Irunen sortutako talde batek jo duen kontzertu bakarra.

"Aurten Irungo taldeen aldeko apostua egin da, atzo (larunbatarengatik) bi talde irundarrak jo zuten eta gaur (atzogatik) beste biek. Muguruzak herriko taldeen aldeko bultzada arintzea espero dut", aipa-tzen zuen Eneko Sanchezek.

Soilik Fermin

Bizilagun internazionalena

Muguruza agian Euskal Herriko artista internazionalena bilakatu da azken urte hauetan. Mundu guztian zehar eman ditu kontzertuak, Hegoamerikatik Afrikaraino. Baina irundarrentzat Muguruza Fermin soilik da.

"Kaña bat hartzera jaisten zara plazara, eta bertan dago, guretzat zerbait normala da, beste bizilagun bat da. Muguruza guretzako ez da Fermin Muguruza musikari famatua, irundar arrunt bat da", azaltzen zuen Iosu Escuderok, moskuko plazan zerbeza bat hartzen ari zela.

Bizilagun bat bezela ikusi arren, irundar guztiek ongi dakite Muguruza bere herria eta Euskal Herri osoaren enbaxadorea dela munduan zehar. Dabilen tokian dabilela, euskara eta euskal sena muduan zehar zabaltzen ditu. "Irundar guztiak arro sentitzeko modukoa da Fermin Muguruza bezalako artista bat izatea, ez soilik famatua delako, baizik eta abesten dituen letrak eta hauek duten esanahia oso garran-tzitsua baita", aipatzen zuen Santos Canterok.

"Egia esan ez dut asko entzuten, baina juergatan beti dantzatzen ditugu Fermin Muguruzaren abestiak. Gaurko kontzertua (atzokoagatik), polita izango da denetzat".

"Orain egiten duen musika gehiago gustatzen zaigu, dantzagarriagoa da. Muguruzak konpromiso bat dauka gizartearekin, ezaguna izan arren ez da inoiz saldu".

"Kontzertura joateko intentzioa dugu, lehengo urtean ere jo zuen beste talde batetik, baina egia da bere izenpean aspaldian ez dela etortzen jotzera".

"Muguruzak duen rola gustatzen zait. Igandea izan arren jende asko mugituko duela uste dut, nik behintzat kontzertua ikustera etor-tzeko intentzioa badut".