Síguenos en redes sociales:

Xabier Arrizabalagari, bihotz-bihotzez

Xabier Arrizabalagari, bihotz-bihotzezN.G.

Ederra izan da zurekin egindako ibilbidea, Jabitxu. Ederra bezain laburra; ezustean joan baitzara gure albotik, agur esateko astirik gabe, eskerrak emateko aukera barik. Horixe da aurrez aurre esateke geratu zaiguna: mila esker! 

Bidal ezazu zure gutuna!

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.

Eskerrik asko gure bidelagun zintzoa izateagatik, herriaren alde etengabe jarduteagatik eta unerik zailenetan goiari eusteagatik. Zure aulkia hutsik ikusteak izugarrizko mina ematen digu bihotzean, baina badakigu zure irribarrea betiko geldituko zaigula barren-barrenean. Ezina ekinez egina esaerari eutsiz jardun duzu etengabeko lanean, arrasatear guztion onurarako. Zauden lekuan zaudela, Jabi, hartu gure agurrik beroena.

Maitasunez,

*Arrasateko EAJko zinegotzien izenean