Iraurgiko ikasle guztiek gainditu dute Selektibitatea
Aste honetan egin dituzte bigarren Batxilergoko ikasleek unibertsitatera sartzeko hautaprobak eta Iraurgiko ikasle guztiek gainditu dituzte azterketak, oso nota onekin gainera. Iraurgitik zorionak eman nahi genizkie ikasle guztiei!! Horrenbeste urte gurekin egin ondoren etapa berri bat hastera zoazte eta zorterik onena opa dizuegu zuen ibilbide berrian!