Epaileek legea administratzen dute, herritarrek, berriz, legitimitatea ematen dute. Legearekin gira-bueltaka ibili ondoren epaileek zerbait ebatsi eta herritarrek beste era batera bozkatzen dutenean, legea, automatikoki aldatu beharko litzateke. Hala ez balitz, jujeek irizpide sasilegalak erabiliko lituzkete, inoiz ez legitimoak. Maiatzako bozketen ondoren, epe laburreko analisietan dabil asko. Hala tokatzen da. Hala ere, ez dezala horrek ilundu hauteskunde saio honek argira ekarri duen ikasgai nagusietako bat: Euskal Herriaren batasuna eta independentzia aurrera eramatea edo gauzatzea guztiz legitimoa da igandean bozkatu zutenen gehiengoaren aburuz. Hau demokrazia balitz, horrek, automatikoki isla beharko luke izan legedian. Halaber, Euskal Herriaren batasuna eta independentzia aurrera eramaten saiatzeagatik atxiloan hartutakoak libre beharko lirateke automatikoki. Statu quo hau mantentzeko irizpide legal zaharrak erabil daitezke, baina horiek ez dira justizian oinarrituak izango.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
