Síguenos en redes sociales:

Kauldi Odriozola: "Oso gogorra da hamar golengatik galtzea"

Zumaiarraren Nantes taldeak 34-24 galdu du Champions Leagueko finalerdietan Füchse Berlinen aurka

Kauldi Odriozola: "Oso gogorra da hamar golengatik galtzea"HBC Nantes

Füchse Berlin-HBC Nantes neurketa amaitu berritan, Kauldi Odriozola pistan gertatutakoari bueltaka dago Lanxess Arenako sabelean. Bizitakoa aztertuz, dagoeneko igandeko neurketan jarri nahi ditu bere asmoak: "Denboraldia borobiltzea merezi dugu".

Neurketa 34-24 amaituta, zer datorkizu burura?

—Ikusita nola jokatu dugun… Finalerdi batean hamar golengatik galtzea, gogorra da. Honaino iristea asko kostatzen du, baina gaur ez gara partiduak merezi zuen altueran egon. Pena da. Gau gogorra izango da, baina biharko partiduan pentsatu behar dugu, ahalik eta hobekien jokatzeko. Denoraldiko azken partidua da eta sentsazio hobeekin bukatzen saiatuko gara.

Aficionados del Nantes, con la imagen de Kauldi Odriozola en el Lanxess Arena de Colonia

Min handiena, egindako neurketa ez dela oso bidezkoa ikusita zer nolako denboraldia egin duzuen?

—Bai, arrazoi, gainera, Gidseli txartel gorria atera diotenean denok pentsatu dugu aukera gehiago genituela. Esan bezala, ez dugu neurketa ona egin, eta euren atezainak (Milosavljev) sekulako partidua egin du, ez dakit %100 bere merituengatik, gure jaurtiketak ere ez dira oso onak izan… Gogorra da hamar golengatik galtzea.

Zuk zeuk pairatu duzu Gidselen jokaldia. Pista labankor zegoen?

—Nik uste irristatu egin dela. Pista oso irristakor zegoen eta txorkatilean eman dit, baina ez dit ondo harrapatu. Min hartu dut, baina ez oso larri eta jokatzen jarraitzeko aukera izan dut.

Nola rekuperatu?

—Ez dakit, ez dakit, ez da erraza hamar golengatik galdu eta gero. Egia da denboraldi hasieran esan baligute hirugarren posturako neurketa jokatuko genuela, sinatu ez dakit sinatuko genukeen, baina bai esperotakoa baina urrutiago izango zela, eta hori baloratu behar dugu. Gogorra da hamar golengatik galtzea, baina bai gugatik, gu babestera etorri direnengatik, lagunak, familiak… Burua altxa eta ahalik eta hobekien jokatu behar dugu.