Erakunde sustatzaileek atzo jakitera eman zuten moduan, Otilia Fidalgo González eta María Victoria Urruzola Esnaola musikariek, ex aequo, eta Ángel Briz Lázcozek irabazi dute musikaren munduan egindako ibilbidea aitortzeko eta musikaren ikerketa sustatzeko Donostiako Orfeoia-Euskal Herriko Unibertsitatearen XXII. Saria. Fidalgo Gonzálezek eta Urruzola Esnaolak ex aequo jaso dute saria musika ikerketa sustatzea eta bultzatzea kategorian, Valentín Zubiaurreren erlijio-musika. Madrilgo Errege Kaperako maisua (1875-1914), eta Zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrentzat beldur eszenikoa prebenitzeko programa lanekin, hurrenez hurren.

Ángel Briz Lázcozek, aldiz, musikaren munduan egindako ibilbidea aitortzeko saria jaso du. Sariak ostiral honetan, apirilaren 21ean, banatuko dira, 19.00etan, UPV/EHU-ren Donostiako Ignacio María Barriola Zentroko Auditorioan.

Sarituak

Jaiotzez donostiarra izanik, Otilia Fidalgo Gonzálezek gipuzkoar horburuko Goi Mailako Kontserbatorioan burutu zituen musika-ikasketak. Madrilgo Complutense Unibertsitatean egin zuen Musikologian doktoretza. Espainiako eta Hispanoamerikako Musika Masterra ere egin zuen unibertsitate horretan bertan, eta jardunean dabilen biolinista da.

Saria jaso duen ikerketarekin, Valentín María de Zubiaurre bizkaitar konpositore eta Madrilgo Errege Kaperako maisuaren irudia balioetsi nahi izan du.

María Victoria Urruzola Esnaolak ere Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta Frantziara jo zuen gero, Parisen ikasten jarraitzeko. Gaur egun, UPV/EHUko Hezkun-tza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean irakasle lanetan dabil. Bere azterlanaren helburua, esku-hartze psiko-hezitzailezko talde-programa bat diseinatu, inplementatu eta ebaluatzea izan da, musika ikasketa arautuak (Oinarrizko Ikasketak) burutzen dabiltzan haurren beldur eszenikoa prebeni-tzeko.

Ángel Briz Lázcoz irundarrak ere, tronpa, kontrapuntu, fuga eta konposizio ikasketak Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan burutu zituen.

Hainbat musika-artxibotan partiturak berreskuratzeko lanak egin izan ditu, besteak beste, Irungoan eta Iruñeko katedralean.