UEU, Udako Euskal Unibertsitateak, Donostian antolatuko du Ikergazte topaketaren bosgarren edizioa, gazte profesionalen arteko harremana sendotu eta euskarazko ikerketa susta-tzeko helburuarekin. Gainera, #Txiotesia lehiaketa berriro jarriko du martxan Twitter sare sozialean, euskarazko dibulgazioa bultzatu asmoz.
Durango, Baiona eta Gasteiztik pasa ondoren, Ikergazteren edizio berria Donostian egingo da 2023ko maiatzaren 17, 18 eta 19an. Ohi bezala, ekitaldiaren helburua euskarazko ikerketa sustatzea izango da, Euskal Herriko iker-tzaileen arteko harremanak sendotuz.
Ekitaldian, profesional gazteek euren ikerketak aurkezteko aukera izango dute. Horretarako ezinbestekoa izango da artikuluak otsailaren 17a baino lehen bidaltzea kongresuaren webgunearen bitartez. Gainera, hautatutako dokumentuak, topaketa ondoren kaleratuko dituzten bost liburuetako batean argitaratuko dira.
Biltzarreko hiru jardunaldietan zehar euskal ikertzaile ezagunek parte hartuko duten hitzaldiak eskainiko dira egunero, baita hainbat gai jorratuko dituzten mahai-inguruak ere.
Lehiaketa Twitterren
Ikergazteren edizio berriarekin batera, UEUk seigarren #Txiotesia lehiaketa ere antolatu du datorren astearterako, azaroak 22. Parte hartu nahi duten ikertzaileek gehienez sei txioetan laburbildu beharko dute beraien tesia euskaraz.
Parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da Twitterren kontu publiko bat izatea, eta tesia goizeko 9.00etatik gaueko 21.00etara bitartean idatzi beharko da #txiotesia6 traola erabiliz. Parte-hartzaile guztien artean bi sari banatuko dira: bata ondoen azaldutako Twitter-hariari, eta bestea originalenari.
Lehiaketaren aurreko bost edizioetan 250 ikertzaile baino gehiagok hartu dute parte.