Guztira ia 79 milioi euroko isunak jarri dizkiete 10.614 langile autonomo faltsutzat edukitzeagatik Glovori. Lan Ikuskaritza astelehenean hasi zen enpresan arau-hauste eta likidazio aktak jakinarazten Bartzelonan eta Valentzian; . Jardunbide horrekin, Lan Ikuskaritzak 63,2 milioi euroko isunak jarri dizkio Glovori Bartzelonan eta 15,7 milioikoak Valentzian.

Bartzelonan Glovori egindako ikuskapen-jarduketetan, enpresa hori gutxienez 8.331 langilerekin (orain arte autonomo gisa lanean zebiltzanak) lotzen duen harremana zehaztu ahal izan da.

Hori horrela izanik, arau-haustearen akta egin da, langile horien lan-harremana ezkutatzeagatik eta, ondorioz, Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean alta eman ez izanagatik. Horren ondorioz, 39,06 milioi euroko isuna ezarri zaio.

Prozedurarekin jarraituz, likidazio-akta bat egin du Ikuskaritzak langile horiek Gizarte Segurantzan kotizatu ez dutelako, beste 24,16 milioi euroko isuna ezarriz.

Valentzian, 2.283 langilerekin zuen lan-harremana berretsi du Ikuskaritzak, horrek 10,7 milioi euroko arau-haustearen akta eta 5,05 milioi euroko likidazioaren akta eragin dituelarik; aldi berean, 2.500 euroko zehapena ere ezarri zaio ikuskatze-lana oztopatzeagatik.

Oraingo kasu honetan egindako jarduketetan, enpresarekin eta langileekin elkarrizketak egin ditu Ikuskaritzak, eta laneko eta gizarte-segurantzako araudia betetzen dela egiaztatzeko ezinbestekoak diren era guztietako dokumentuak aztertu ditu.

Horrela egiaztatu ahal izan da enpresa ez dela bitartekari hutsa saltokien eta banatzaileen arteko zerbitzuak kontratatzerako orduan, baizik eta banaketa eta mezularitza zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa dela, zerbitzu hori emateko funtsezko baldintzak finkatuta dituena.

Ikuskaritzak egiaztatu duenez, enpresaren eta banatzaileen arteko harremanean lan-harremanari dagozkion mendekotasun eta besterentasun ezaugarriak agerikoak dira.

Aurtengo urtean, Glovok 42,2 milioi euro batu ditu Gizarte Segurantzako kuoten likidazioan, eta beste 84,4 milioi euro arau-hausteengatik. Horri 14.000 euroko zehapenak gehitu behar zaizkio ikuskapen-lana oztopatzeko beste bi aktatan.

‘Rider legea’

Erantzuna ere eman zuen Glovok atzo, Lan Ikuskaritzaren isuna ez dagoela rider legearekin lotuta zehaztuz, ikuskatutako aldia 2018tik 2021eko abuztuaren 11ra bitartekoa delako.

Indarrean 2021ean sartu zen “rider legeak ez du zerikusirik zehatutako aldiarekin”, adierazi zuten Konpainiako iturriek, eta jakinarazitako zenbatekoak Gizarte Segurantzako kuoten proposamenak ez ezik, banatzaile bakoitzeko zehapen-proposamena ere jasotzen dituela.

Enpresaren iturriek azpimarratu zutenez, ikuskapen-aldian, Glovok bere probak, gogoetak eta balorazioak zabaltzeko eta aurkezteko eskaria egin omen zuen, bai eta bestelako dokumentaziorik aurkezteko ere. Eskaintza hori baztertu egin omen zuen Lan Ikuskaritzak, akta aurkeztu den unera arte atzeratuz. “Aldebakarreko ebazpena da, Ikuskaritzak egindako proposamena, eta horren aurrean enpresak alegazioak aurkeztu beharko ditu”, adierazi zuten. – M. Tolosa

‘Ley rider’

Un año. La llamada 'ley rider', en vigor desde agosto de 2021, obliga a las plataformas digitales de reparto a contratar como asalariados a sus repartidores. Así, la ley reconoce la presunción de laboralidad de los trabajadores que prestan servicios retribuidos de reparto a través de empresas que gestionan esta labor mediante una plataforma digital, en línea con la sentencia que dictó el Tribunal Supremo en septiembre de 2020, en la que establecía que los repartidores son trabajadores por cuenta ajena y no autónomos.