Síguenos en redes sociales:

Minbizia sintomak izan baino lehen detektatu daiteke

Minbizia sintomak izan baino lehen detektatu daitekeEP

Minbizia mota asko detekta daitezke gaixotasuna diagnostikatu ez zaion eta oraindik minbizia izateko arriskua adierazten duen sintomarik ez duen biztanleriaren odol-analisi soil batekin; horixe azaldu zuten atzo Parisko Onkologia Medikoko Europako Elkartearen (ESMO) kongresuan aurkeztutako ikerketa baten emaitzak plazaratuta.

Deborah Schrag onkologoak koordinatutako azterketa hori erabat berritzailea omen da minbiziaren diagnostiko goiztiarrean. Test soil bat egitea nahikoa omen da, odolean tumorearen DNA zirkulatzailea dagoen detektatzeko, odolean presente egon baitaiteke, nahiz eta pazientearengan gaixotasunaren seinalerik ez egon.

New Yorkeko Memorial Sloan Kettering Cancer Center-eko (MSKCC) onkologoek egin dute ikerketa, eta emaitzak azaldu dituzte, behin minbizia diagnostikatu ez zaien eta gaixotasunaren sintomarik ez zuten 50 urtetik gorako 6.621 pertsonari odol-analisiak egin ondoren. Horietatik ia %99k emaitza negatiboa eman zuten, hau da, gaixotasunetik libre zeuden, eta %1,4ri minbizi-seinaleak detektatu zizkieten. Aurrera eginda, %1,4 horretatik, %38tan bakarrik baieztatu zen minbizia ondorengo test positibo batekin.

Urrats historikoa Ikerketa horretatik eratorritako emaitzekin, onkologoen iritziz, odol-test soil baten bidez minbizia goiz detekta-tzeak aro berri bat irekitzen du gaixotasunaren presentzia bazter-tzeko, eta minbiziaren eta erikortasunaren ondoriozko hilkortasuna hobetzeko, intzidentzia ez ordea.

Ikertzaileen arabera, minbizia duten pazienteen %38 positiboa izatea portzentaia “ona” omen da, eta urrats garrantzitsua gaixotasun hori garaiz detektatzeko; aitzitik, testak gaixotasunik gabeko pazienteetan negatiboen %99 detektatzea tasa “bikaina” omen da, eta tumorea baztertzeko orduan testak duen gaitasuna erakusten duela.

Behin testak positibo emandakoan, batez beste, bi hilabete baino gutxiago behar izan ziren minbiziaren diagnostikoa baiezta-tzeko. Aitzitik, pixka bat gehiago behar izan zen, hiru hilabete inguru, gaixotasunik ez zuten kasuetan, batez ere medikuek irudi-azterketak egitea eta hilabete ba-tzuk geroago bigarren aldiz errepikatzea erabaki zutelako.

Prozedura inbaditzaileak Proba honek izan dezake desabantaila bat, izan ere, positibo faltsuek pazientearentzako prozedura inbaditzaile batzuk eragin baiti-tzakete. Adibidez, endoskopiak edo biopsiak egiteak eragina izan dezakete pazienteen osasunean.

Hala eta guztiz ere, parte-hartzaile gutxik behar izan zuten.

Ikerketaren emaitzetan ondorioztatzen denez, horrek lagundu egin beharko luke osasun-egoera onean dauden pertsonei beharrezkoak ez diren prozedura jakin batzuk eginarazteak kalteak eragin ditzaketeneko kezka uxatzen.

Bestalde, ikerketan parte hartu duten onkologoek azpimarratu zutenez, test mota hori oso garrantzitsua omen da beste behaketa-aukera orokorrik ez duten minbizien diagnostiko goiztiarrerako, hala nola pankreako, heste meharreko edo urdaileko minbizien kasuetan.