Italiako agintariek atzo jakinarazi zutenez, zortzi dira jada hildakoak, igandean Italiako Alpeetan Marmoladako glaziarra jauzi ondoren. Eguraldi txarra zela eta, larrialdi-zerbitzuek bertan behera utzi behar izan zituzten bilaketa-lanak, baina inolaz ere, inor bizirik aurkitzeko aukerak “hutsaren hurrengoak” direla adierazi dute.

Aldez aurretik, inguru haietan bilaketan jardundako taldeek lau pertsona aurkitu dituzte bizirik, baina beste hamasei ezin izan dituzte topatu, Il Corriere della Sera egunkariak jakinarazi duenez. “Ez dugu behin betiko kopurua zehazterik izan, baina lur-jauziaren azpian oraindik ere beste hamar-hamabost pertsona harrapatuta daudela uste dugu. Ia ezinezkoa litzateke inor bizirik topatzea”, azaldu zuen Alex Barattin erreskate taldeetako bozeramaileak.

Egoera “kritikoa” dela azaldu zuen, “jauzi gehiago gertatzeko arriskua dagoenez inor ezin delako glaziarrean sartu”. “Eremu guztia dronekin monitorizatzen ari gara, eta zerbait xehetasun handiagoz ikusi behar dugunean, helikopteroa erabiltzen dugu”, azaldu zuen “eguraldiak aukera eskaini bezain laster” berriro ere bilaketa-lanei ekiteko asmoa dutela baieztatu aurretik.

Nekez inor bizirik topatu

Gauean zehar, larrialdietako zerbitzuek bila jarraitu zuten desagertuak aurki-tzeko ahaleginean. Aurretiaz jasotako informazioak zioenez, dagoeneko sei gorpu aurkitu omen zituzten, tartean italiar nazionalitateko hiru pertsonarenak eta txekiar jatorriko beste batena, polizia-iturrien arabera. Canazeiko izotz pista ari dira erabiltzen bat-bateko gorputegitzat.

Fabio Bristot Salbamendu Alpetarreko Zuzendaritza Nazionaleko bozeramaileak igande gauean jada aitortu zuen, “nekez aurkitu ahal izango da beste inor bizirik”.

Bilaketa taldeek kamera termikoz hornitutako droneak erabili dituzte desagertutakoak aurkitzeko; bitartean familiak, tragediaren erdigune bilakatu den Dolomitetan daude berriren bat noiz iritsiko zain. Mario Draghi lehen ministroa bera joan da Canazeira egoera azter-tzeko, Fabrizio Curcio Babes Zibileko buruarekin batera.

Ikertzaileek uste dutenez, glaziarren barrualdean egoten diren serak edo izotz bloke bat eroriko omen zen, parean topatu zuen guztia suntsituz, mendizale taldeak barne. Biktima guztiak identifikatu ezingo ote diren beldur dira agintariak, izotz eta harri-jausiak kalte oso larriak eragin baititu hainbat gorpuetan.

El deshielo, entre las causas del accidente

Un 17% menos hielo en veinte años

Calentamiento global. En los últimos 20 años los glaciares en los Alpes han perdido un 17% de hielo a causa del calentamiento global, fenómeno que en los últimos días ha provocado una ola de calor en Italia con temperaturas muy altas y que estarían entre las causas del desprendimiento del glaciar en la Marmolada. “Dos terceras partes de los glaciares han perdido volumen, lo que supone entre unos 0,70 y 1,70 centímetros”, explicó a la agencia Efe el profesor de la Universidad Autónoma de Madrid (UAM) Raúl Martín Moreno. Junto al calentamiento y el cambio climático confluye el turismo masivo en los Alpes a zonas “donde hace 50 o 70 años no se llegaba”, asegura.