- Elhuyar Fundazioaren X. Zientzia Azokan izena emateko epea zabalik dago atzotik hasi eta otsailaren 28ra arte, Elhuyar Zientzia Azokaren webgunean. 301 ikertzailek eman dute izena proiektuan, eta proiektu zientifikoak garatzen lagunduko diete parte-hartzaileei. Elhuyarrek atzo ohar baten bidez azaldu zuenez, 2013ko lehen ediziotik gaur arte 12 eta 18 urte bitarteko ia 7.000 gaztek hartu dute parte Elhuyar Zientzia Azokan. Guztira, 1.089 ikerketa-proiektu edo proiektu teknologiko egin dira, eta horietatik ia 720 aurkeztu dira Elhuyar Zientzia Azokaren Bilboko edizioetan.