Korrikak Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omentzeko ekitaldia antolatu zuen Tolosan, Gure Zirkuaren karpan. Ekintza hurrengo Korrikaren, 22. edizioaren, barnean kokatzen da.

Ekitaldia iluntzeko 19.00etan gauzatu da, zirkuaren ikuskizunaren zati gisa; Pirritx, Porrotx eta Marimototsek parte-hartze zuzena izan dute bertan, ikuslegoarena ere sustatu dutelarik. Halaber, pailazoek duela gutxi aurkezturiko Kuikui lanaren lagin bat erakutsi dute, baita azken urteetan izandako taldekide eta kolaboratzaileak pistan sar daitezen gonbidatu ere.

AEKk Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 34 urteko ibilbidea omendu nahi izan du 22. Korrikan; izan ere, 1987ko abenduaren 22an egin zuten haien lehen ikuskizuna Lasarten. Korrikako arduradunetako bat den Asier Amondok "gorazarrea" egin die pailazo hauei gaurko ekitaldian, euren bide "arrakastatsua" goraipatu nahi izan duelarik. Hiru hamarkada horietan, "guraso askok euskararen hautua" egitean "zuzeneko eragina" izan dutela ziurtatu du erakundeak; bestalde, hizkuntzaren transmisioa haurrengandik gurasoengana eta gurasoengandik haurrengana landu omen dute, bi norabidetako ekintza izan delarik.

Gainera, oroigarri bana jaso dute oholtzaren gainean Aiora Zulaikak, Joxe Mari Agirretxek eta Mertxe Rodriguezek, urteetan zehar izandako euskararekiko "konpromiso" eta "ekinaren" adierazgarri. Korrikaren izenean jaso duten arren, AEKaren ordezkariez gain, Hik Hasi elkartearen kide bat ere bertan izan da momentu hartan, pailazoekin "harreman estua" izanagatik eta emanaldian izan dute "ezustekoetako bat" bihurtu delarik.

Gaurkoa Gure Zirkuaren 2021eko denboraldiko azken ikuskizunetako batGure Zirkua izan da; berau igandean, eguerdiko 12.00etan emango da amaitutzat, Tolosan bertan.

Korrikaren 22. edizioak, bestalde, martxoaren 31n ekingo dio Amurrion eta Euskal Herria zeharkatuko du hamaika egunetan zehar, apirilaren 10ean Donostiara iristen den arte.