- Datorren igandean, hilak 31, goizaldeko 3.00etan erlojuak 2.00etara atzeratu beharko dira, indarrean dagoen Europako araua betez. Izan ere, joan den martxoan hasi zen udako ordutegia asteburu honetan amaituko da.

Aldaketa horrek eztabaida sortu du azken urteotan; izan ere, aditu batzuk eustearen aldeko baitira, batez ere aurrezpen ekonomikoa edo gizarte-antolaketa argudiatuz; beste batzuen iritziz, ordea, egungo gizarte digitalizatuan jada ez omen du erabilgarritasunik, eta, gainera, osasunerako batere onuragarria ez dela diote.

2018an, Europako Batzordeak galdeketa publikoa antolatu zuen Europako herritarren iritzia jakiteko, eta parte hartu zuten 4,6 milioi pertsonen %80k ordutegi-aldaketa ken-tzearen alde bozkatu zuen.

Urte hartako irailean adituen ba-tzorde bat eratu zuten Espainian, eta egungo ordutegia bertan behera uztea eta lurralde nazional osorako ordu-eremu bakarra ezartzea planteatu zuten: hain zuzen ere, Kanariar uharteetan indarrean dagoena, Portugalen eta Erresuma Batuan indarrean dagoen berbera, alegia.

Hala ere, Espainiako Gobernuak azkenean ez zuen erabaki zehatzik hartu eta, egia esan, EBko estatu kide guztiek mantendu dute urtean bitan egiten den ordutegi aldaketa hori: martxoko azken igandean eta urriko azken igandean.