Bizipoza egitasmoa Mundu berri bat guztion-tzat proiektuaren grabaketa lanekin hasi zen atzo. Aurten hamar abesti eta bideoklip egingo dituzte, hainbat euskal sortzailerekin elkarlanean (tartean, Ane Labaka eta Andoni Egaña bertsolariak) eta horien bitartez, Bizipoza osatzen duten hamabi elkarteen egunerokoa eta haien baloreak gizarteratzea izango dute helburu. Bizipozaren funtsa izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei laguntza eta materiala eskaintzea da.