Mendekotasun egoeran zeuden 1.300 euskaldun hil dira laguntza jaso zain zeudela

Urteko lehen zazpi hilabeteetan onuradunak jaitsi egin dira EAEn

21.08.2021 | 00:46

donostia – Mendekotasunaren itxaron zerrendetan zeuden 1.308 pertsona hil dira Euskadin urteko lehen zazpi hilabeteetan. Horietatik 1.102k jada aitortua zuten prestazioa jasotzeko eskubidea, baina oraindik ez zuten jasotzen; beste 206ak, berriz, mendetasun-mailari buruzko ebazpena noiz jasoko zain zeuden.

Atzo argitaratutako Gizarte Eskubideen Ministerioaren azken datuen arabera, Estatuan batez beste 139 pertsona hiltzen dira egunean, mendekotasun legearen prestazioak edo zerbitzuak jaso-tzeko zain daudela.

Datu horien arabera, itxaron zerrenda horietan zeuden 29.157 pertsona hil dira estatuan, urteko lehen zazpi hilabeteetan. Horietatik, 17.733k prestazioa jasotzeko eskubidea izan bazuten, baina ez zuten artean jasotzen; beste 11.424 pertsona, berriz, mendekotasun-mailari buruzko ebazpena noiz emango zain zeuden.

Urtea hasi zenetik, itxaron zerrenda hori %2,2 murriztu da, 5.044 pertsona gutxiago daudelarik artatu gabe, eta guztizko kopurua 433.466 pertsonakoa da, batez beste zain egon behar den egun kopurua 455ekoa delarik. Mendekotasun Sistemako onuradunen kopuruak ere gora egin du beste 47.617 pertsonatan (% 4,2).

2021eko lehen zazpi hilabeteetan onuradunen kopurua gehien hazi duten erkidegoak Asturias (2.690 berri) eta Madril (14.054) izan dira. Nafarroan eta EAEn, berriz, 79 eta 266 onuradun gutxiago izan ditugu, hurrenez hurren.

"Pertsona bat hiltzen da hamar minutuero legearen labirinto burokratikoan harrapatuta", salatu du Jose Manuel Ramirez Gizarte Zerbi-tzuetako Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkarteko presidenteak; eta gogora ekarri du, %2ko jaitsiera txikia izan arren, itxaron zerrendan dauden "433.466 pertsonak abandonatuta jarraitzen dutela, artatu gabe". Ramirezen hitzetan, "623 milioi euroko igoera egon badago ere, Eskubide Sozialen Ministerioak ez du lortu erkidegoek sistema arintzea eta itxaron zerrenda hori nabarmentzeko moduan murriztea".

Mendekotasunari Arreta Emateko Sistemako pertsonen hilkortasuna aztertuz Eskubide Sozialen Ministerioak bildutako datuen arabera, Espainian, urteko lehen zazpi hilabeteetan, 130.661 mendekotasun-eskatzaile hil direla zenbatu dituzte guztira: 11.424 ebazteke zeudenak, 90.491 jada onuradun zirenak, eta 17.733 prestazioen zain zeudela.

2021ean egoitzetan hildakoen kopuruak %47 egin du behera, aurreko urtearekin alderatuta: 44.882 pertsona hil ziren 2020ko lehen seihilekoan, eta, 2021ean, aldiz, 23.749. Norberaren etxean artatzen dituzten mendekoen hildako kopurua, berriz, oso an-tzera mantendu da, 51.500 inguruan.

Gizarte zerbitzuetako gerenteen elkarteko arduradunaren ustez, "Premiazko neurriak hartu behar dira gure herrialdeko pertsona ahulenen sufrimendua eta abandonua saihesteko", eta izapide horiek arintzeko behar diren erreformak egiteko eskatu die administrazio zentralari zein autonomikoei.

"2012ko murrizketak bere onera ekarri dira, bai eta aurrekontuak handitu ere; orain, mendekotasun egoeran dauden pertsonen sufrimendua eta arretarik eza saihesteko prozedura horiek murriztu behar dira, lotsagarria baita legearen prozeduraren baten zain daudela, egunero 139 pertsona hiltzea ", salatu zuen.

anteriorsiguiente
noticias de noticiasdegipuzkoa