- 2021eko Euskal Estatistika Urtekariak jaso egin du pasa den ikasturteko egoera. 2020-2021ean unibertsitatean ikasten ez dutenen 380.697 ikasleetatik 255.763-k D ereduan egiten zuten.198.334 ikaslek eskola publikoetan egin zituzten ikasketak, eta 182.363 pribatuetan. Hizkuntza-ereduari dagokionez, D ereduko 255.763 ikasleez gain, beste 67.449 ikaslek B ereduan ikasi zuten, 55.259-k A ereduan eta 2.226k X ereduan.

Eustatek atzo ohar batean jakinarazi zuenez, datu horiek 2021eko Euskal Estatistika Urtekarian jaso dira. Urtekari horren helburua 2021ean eskuragarri zeuden Euskadiko demografia-, ekonomia-, gizarte-, kultura- eta politika-esparruei dagozkien datu estatistiko garran-tzitsuenak zabaltzea da.

Urtekaria honako bost arlo nagusietan dago egituratuta: Biztanleria, Ekonomia, Gizartea, Lurraldea eta Ingurumena, eta Informazioaren Gizartea eta I+G+b.

Argitalpenaren arabera, 2020an 2.199.711 pertsona bizi ziren guztira Euskadin. Sexuaren arabera, 1.067.216 gizon daude, eta 1.132.495 emakume.

Ekonomiari buruzko atalean, enpresa eta establezimenduei buruzko kapituluan adierazten da 2020ko urtarrilaren 1ean 171.371 establezimendu zeudela, eta horietan 921.525 langilek lan egiten zutela: 517.723 gizonek eta 403.802 emakumek.

Gainera, 2020an, EAEko BPGaren %70,4 zerbitzuen sektoreak sortu zuen, %22,8 industriak, %6,0 eraikun-tzak eta %0,8 lehen sektoreak. BPGren lurraldekako banaketari dagokionez, %50,5 Bizkaiari zegokion, %33,7 Gipuzkoari eta gainerako %15,8 Arabari.

Lan-merkatuarekin lotutako alderdiari dagokionez, Gizarte arloaren baitan, okupazio- eta langabezia-tasei buruzko datuak ematen dira, besteak beste. EAEko okupazio-tasa %66,6ra iritsi zen 2020an, aurreko urtean baino 1,9 portzentaje-puntu gutxiago, eta langabezia-tasa, berriz, %10,6ra igo zen batez beste 2020an, 2019an baino 0,8 portzentaje-puntu gehiago.

Gainera, gizarte-ohiturei eta errentari buruzko kapituluan zabaldu denez, 2020an, Euskadiko emakume landunek batez beste 2,2 ordu ematen dituzte egunean etxeko lanetan, 4,6 ordu seme-alaba adingabeak zaintzen eta 2,3 ordu mendekotasuna duten pertsonak zaintzen. Gizonezko landunek, berriz, batez beste 1,6 ordu, 3,4 ordu eta 1,6 ordu ematen dituzte zeregin horietan, hurrenez hurren.

Azken atalean, Informazioaren Gizartea eta I+G+b sartzen dira. 2020an, Euskadiko etxeen %73,5ek ordenagailua zuen, familien %85,1ek Interneterako konexioa zuen etxeetan, eta etxe horien %96,1ean telefono mugikorra zegoen.

Kopurua. 2.199.711 pertsona.

Ikasle kopurua. Unibertsitatez kanpoko 380.697 ikaslek egin dute 2020-2021 ikasturtea.

Ereduak. 255.763 ikasle D ereduan; 67.449 ikasle B ereduan; 55.259 ikasle A ereduan; eta 2.226 ikasle X ereduan.

Establezimenduak. 171.371.

Langile kopurua. 921.525 pertsona: 517.723 gizon eta 403.802 emakume.

%70

Euskadiko BPGaren %70,4 zerbi-tzuen sektoreari dagokio.

Okupazio tasa. %66,6ra iritsi zen 2020an, aurreko urtean baino 1,9 portzentaje-puntu gutxiago.

Langabezia tasa. %10,6ra igo zen 2020an, 2019an baino 0,8 portzentaje-puntu gehiago.

Ekonomiari dagokionez, 921.525 langilek egiten zuten lan 2020an Euskadiko enpresetan, 517.723 gizonek eta 403.802 emakumek