- Azken urteotan hainbat gastu-parametrotan atzera egin arren, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendarien eta Kudeatzaileen Estatuko Elkartearen kalifikazio bikaina lortu ditu (7,95) Euskadiko gizarte-zerbitzuak.

Erakunde horrek argitara eman duen txostenak 2019ko Gizarte Zerbitzuen Garapenaren Indizea ebaluatzen du. Ekitaldi horretan, Euskadi berriro ere sailkapen horren buruan kokatu zen, Nafarroa oso hurbil duelarik (7,9), aurreko lau urteetan lortutako nota gaindituz eta 2015ean lortutako 8,05etik oso gertu.

Azterlanaren arabera, EAE Estatuko batez bestekoaren gainetik dago indize horretan (5,15), nahiz eta zenbait adierazlek atzera egin aurreko ekitaldiarekiko.

Biztanleko eta urteko gastua 688 eurokoa izan zen arlo horretan, Estatuko batez bestekoaren gainetik (406,3). Hala ere, 541,2 euroko gastua egon zen 2013tik susperraldia handia izan bada ere, 2019an goranzko joera hautsi egin zen, aurreko urtean 703,7 euro gastatu baitziren biztanleko.

EAEko BPGren gaineko gastuaren ehunekoak ere behera egin du, %2,14 izatetik 2019an %2,06koa izatera pasa baita. Parametro hori ere Estatuko batez bestekoa baino handiagoa da (%1,6).

EAEko administrazio publikoen gastu arruntaren guztizkoarekin alderatuta, gizarte zerbitzuetan egindako inbertsioak gora egin du, 2011az geroztik handiena izan baita (%13,69).

Txosten horrek nabarmentzen duenez Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak legez bermatzen dira, horiek garatzen dituen katalogoa ere badu eta, gainera, mendekotasunarekiko arreta ere sistema horren barruan txertatuta dauka. Horri esker, mendekotasun egoeran egon daitezkeen biztanleen %11,5k prestazioak edo zerbi-tzuak jasotzen ditu (Estatuko batez bestekoa %9,7).

Txostenean azpimarratzen denez, pobreziaren mugan bizi diren euskal biztanleen %63k DSBE jasotzen dute, Estatuko batez bestekoa %7,9koa denean; estaldura horren parekoa soilik Nafarroak eskaintzen du (%70).

Euskadi nagusi da, halaber, 65 urteko 100 biztanleko adinekoentzako egoitza-plaza publikoetan (%3,07), bai eta desgaituentzako plazetan ere (%3,7); indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei harrera egiteko eskaintzan beste hainbeste (%84,1, Estatuko %9,5ko batez bestekoaren aurrean), baita etxerik gabeko pertsonei zuzendutakoetan ere (170, 100.000 biztanleko).