- Euskara ingurune digitalean bizirik mantentzeko lan lerro estrategikoak eta gomendioak biltzen dituen dokumentua aurkeztu zuen atzo goizean Eusko Jaurlaritzak Donostiako San Telmo Museoan. Euskararen Ingurune Digitala: gomendioak 2021-2024 izeneko txostena, Euskararen Aholku Batzordeko Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko batzorde bereziak egin du, eta besteak beste, euskarazko hizkuntza-teknologien garapena sustatzea eta politika eraginkorrak egin ahal izateko euskararen kontsumoari buruzko datuak lortzea du helburu.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak eta Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko batzorde atal bereziko buru Maite Goñik aurkeztu zuten txostena. “Kontuan izan behar dugu jende gehiena ingurune digitalean bizi garela, eta batez ere gazteek, euskarazko edukiak aurkitzen ez badituzte beste hizkuntza batzuetara jotzen dutela. Beraz, oso garrantzitsua da euskarazko ingurune digitala sustatzea”, azaldu zuen Goñik.

Zentzu horretan, Eusko Jaurlari-tzak dokumentu horretako gomendioak jarraituko dituela azpimarratu zuen Zupiriak, eta ingurune digitalean erabiltzen ez diren hizkun-tzek galtzeko arrisku handiagoa dutela nabarmendu zuen, gazteen artean batez ere.

Euskara ingurune digitalean bizirik egoteko lau lan lerro estrategiko definitzen ditu dokumentuak, eta aldi berean hamar gomendio zehazten ditu. Atzo aurkeztutakoa 2016an kaleratutako Euskarazko IKTak: Gomendioak herri agintarientzat dokumentuaren jarraipenaren eta eguneratzearen emaitza da.

Honakoak dira lan lerroak: euskarazko eduki digitalak sustatzea; euskarazko tresna, aplikazio eta baliabide digitalak sustatzea; erabilera areagotzekotan euskarari eta euskarazko baliabideei ikusgarritasuna ematea; eta azkenik, zain-tza teknologikoa ziurtatzea.

Lan lerro estrategiko horiek hamar gomendio zehatzetara ekarri dituzte. Alde batetik, lehenengo lan lerroan, aisialdirako ikus-entzunezkoen alorra sustatzea, bereziki gazteei begira; arlo akademikorako eduki digitalak sustatzea, ikus-entzunezkoak barne; eta euskarazko hedabide digitalak sustatzea ere proposatzen dute.

Bigarren lan lerroak aldiz, euskarazko hizkuntza-teknologien garapena sustatzea, mugikorrerako euskarazko aplikazioak sustatzea, eta erabilera handiko plataformetan euskararen presentzia berma-tzea ditu helburu.

Hirugarren lan lerroan, Informazio eta Komunikazio Teknologiek, IKTek, euskaraz egitea eta euskarazko tresna eta baliabide digitaletan zabalkundea bermatzea proposatzen dute. Eta azkenik, laugarren lan lerroan, euskararen zaintza teknologikorako egitura sustatzea, eta euskararen kontsumoari buruzko datuak lortu eta ikerketa sustatzea izango dira helburuak, politika eraginkorrak egin ahal izateko.

Gomendio horiek behar den bezala garatzeko 24 ekintza proposamen ere biltzen ditu dokumentuak, hala nola, euskarazko Wikipedia eta Txikipedia sustatzea, Hizkuntza Teknologien Plana zehaztu eta idaztea, Common Voice egitasmoa bultzatzea, interneteko enpresa teknologiko handiekin etengabeko harremana bermatzea maila instituzionalean edo norbanakoen eskuko telefonoak euskaraz konfiguratu daitezen sustatzea.

Euskarazko eduki digitalak sustatzea. Aisialdirako ikus-en-tzunezkoen alorra sustatzea, bereziki gazteei begira; arlo akademikorako eduki digitalak sustatzea, ikus-entzunezkoak barne eta bereziki gazteei begira; eta euskarazko hedabide digitalak sustatzea proposatzen dute.

Baliabide digitalak sustatzea. Euskarazko hizkuntza-teknologien garapena sustatzea; mugikorrerako euskarazko aplikazioak sustatzea eta erabilera handiko plataformetan euskararen presentzia bermatzea proposatzen dute.

Baliabideei ikusgarritasuna ematea. Informazio eta komunikazio teknologiek euskaraz egitea eta euskarazko tresna eta baliabide digitalen zabalkundea bermatzea proposatzen dute.

Zaintza teknologikoa ziurta-tzea. Euskararen zaintza teknologikorako egitura sustatzea eta euskararen kontsumoari buruzko datuak lortzea proposatzen dute.