Lan mundurako ikasleak prestatzea du helburu Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak. Hori horrela, ikasleek lan munduan eta bizitzan lagungarri izango dituzten trebetasunak lortzeko lau ildo nagusi jorratzen dituzte: euskara eta euskal kulturarekiko konpromisoa, eleaniztasuna eta globaltasuna; autonomomia, kritikotasuna eta ekintzailetasuna; sormena eta bizi proiektua; elkarlana eta gizarte zein pertsonekin konpromisoa.

"Aurten, covid-19ak eragin duen egoera dela eta, Erasmus mugikortasunak, elkartrukeak eta bestelako proiektuak bertan behera geratu dira, eta ikasleei nazioarteko esperientziak eskaintzeko aukera berri bat bilatu beharrean aurkitu ginen. Nola egin? Atzerrira mugitzeko aukerak mugatuak genituen, baina atzerria gurera ekartzea libre zen!", adierazi du Ana Monge Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako zuzendariak.

Honela, Tolosatik atera gabe nazioartekotasuna lantzeko helburuarekin, apirileko hirugarren astean 1st International Week TILI ospatu zuten ikastolan. Eleaniztasuna eta ikuspegi globala ikastolaren testuingurura eramateko eta atzerria bizitzeko aukera eskaini zi-tzaien ikasleei. Alde batetik, ingelesa izan zen hizkuntza komuna ikastolan, eta ekintzak ingelesez eraman ziren aurrera, eleaniztasuna landuz. Bestalde, kultura aniztasuna sustatu nahian, lurralde ezberdinen inguruko ezagutza bultzatu zen.

Askotariko kulturak

Kuba, Mexiko, Egipto...

Ziklo bakoitzak herrialde bat aukeratu zuen (Kuba, Mexiko, Maroko, Egipto, India eta Tailandia) eta egun bakoitzean lurralde horietako kulturaren ikur bat landu zuten: dan-tza eta folklorea, historia eta mitologia, generoa eta emakume rola, gazteentzako pertsona natibo eta ezagunak, eta gastronomia. "Tolosaldea Sahararekin GKE Elkarteko lagunek ere bertako biztanleen egoera aurkeztu ziguten, eta jatorri atzerritarra eta kultura desberdina zuten pertsonen testigantzak izan genituen bideo konferentzia bidez", gaineratu du Mongek.

Gela bakoitza herrialde horren ezaugarriekin apaindu zen, ikasleek bertako jantzi tradizionalak eraman zituzten soinean, eta covid-19ari dagozkion protokoloak jarraituz, bakoitzak bere gelatik jarraitu zuen online ekitaldia. "Talde bakoitzak 10 minutuko aurkezpen bat prestatu zuen, gainerakoekin partekatu zuen eta amaieran Kahoot aplikazioaren bidez ikasitakoa frogan jartzeko aukera izan genuen", azaldu du zuzendariak.

Ikastolako bi irakasle aritu ziren koordinazio lanetan, baina ez ziren edonola aritu, umorea eta giroa sortzen ere saiatu baitziren. "Irakasleak Rosie eta Woopi pertsonaien azalean sartu ziren, egunak animatuz eta elkarrizketak dinamizatuz. Astearen prestakuntza zein garapenerako, ezinbestekoak eta benetan eskertzekoak izan ziren ikasle zein irakasleen borondate eta inplikazioa", esan du.

Astea amaitu ondoren, berriz, galdeketa bat egin dute ikasleen iri-tziak jasotzeko eta haiek esandakoaren arabera, "egunerokotasuna apurtzen zuen bizipen interesgarria eta entretenigarria izan zen". Bestalde, "bestelako kulturak ezagu-tzeko baliagarria" izan dela eta "datu interesgarriak" jaso dituztela nabarmendu dute.

"Nazioarteko asteak beste modu batean erlazionatzeko abagunea eskaini zigun eta, aldi berean, ingelesa modu informalago, motibagarriago eta aktiboago batean lan-tzeko aukera ere izan dugu. Etengabeko hobekuntza ikastolako kudeaketaren oinarrietako bat da, eta hemendik abiatuz, eta pandemiaren ondoriozko mugak desager-tzean esperientzia aberastuz, esan dezakegu aste internazionala gera-tzeko etorri dela", azpimarratu du Mongek.

Ikaskuntza-zerbitzua

Konpetentziak ardatz

Osasun eta gizarte arloko Lanbide Heziketako tituluak eskaintzen ditu Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak. Ikaskuntza-zerbitzuen metodo pedagogikoan oinarritzen dira, trebetasun tekniko zein pertsonalak lantzea helburu duena. "Enpresak ikasleen ikasketa prozesuan inplika-tzen dira, eta ikasketak amaitzean ikaslea lanean hasteko prest egotea da xede nagusia", azaldu du zuzendariak.

Gizarteratzea, Medikuntza nuklearra eta Osasun-dokumentazio eta administrazioa eskaintzen ditu ikastetxeak, besteak beste, Goi mailan. Erdi mailan, berriz, Erizaintza laguntzailea, Farmazia eta Parafarmazia eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta.