- Bultza Kirola Euskadi plataformaren ustez, "inkoherentziak" daude Eusko Jaurlari-tzak eskola-kirolari buruz emandako covidaren aurkako neurrietan. Adibidez, 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiagoko eragin-tasa duten udalerrietan ezin praktikatzea, baina kasu horietan gimnasioetara joatea baimenduta egotea inkoherentea dela uste du.

Atzo kaleratu zuen jakinarazpen batean plataformak aurreratu zuenez, "behar izanez gero", manifestazioak deituko ditu berriro, edo bidegabekeria hori zuzentzeko "legezko bide egokiak" erabiliko ditu.

Bultza Kirola Euskadik azaldu zuenez, indarrean dauden neurrien arabera, "kirol federatua eta eskolakoa bakarrik eteten da" udalerri batean, 100.000 biztanleko kutsatze tasa 500 kasukoa edo handiagoa denean, eta neurri hori eta haren "onura epidemikoa" "ez dituela ulertzen" gehitu zuen.

Plataformaren ustez, neurri horrek "inkoherentzietara" garamatza. Esate baterako, hamar urteko haur batek bere kirolean entrenatzea debekatua izatea, nahiz eta "hain emaitza onak ematen ari diren protokoloak" egon, eta "beste bost lagunekin, protokolorik eta segurtasunik gabe" kirol hori praktikatzea ez da batere zen-tzuzkoa.

Bultza Kirola Euskadik berriro eskatu zuen kirola "funtsezko jardueratzat" hartzeko eta ez dadila debekatu, koronabirusaren eragin-tasa edozein dela ere.