ZUMAIA. Zumaiako Udaltzaingoaren ESAN sindikatuak bart Udaltzaingoaren egoitzan egindako pintadak salatu ditu. "Zumaiako Udaltzaingoaren kontrako pìntadekin topatu gara eta beste behin ere irmoki salatu nahi dugu Udaltzaingoa jasaten ari den jazarpena, erasoa, irainak eta mehatxuak, bereziki azken hilabeteetan", adierazi dute. Horrez gain, horrelako egoera guztien aurrean berdin eta tinko jokatu dezan eskatu dio Zumaiako udaletxeko gobernuari.

Hondarribia ez da horrelako pintadak jasaten ari den herri bakarra, Arrasaten eta Hondarribian ere duela egun gutxi batzuk agertu baitziren.