Txertoa Euskadira hain azkar iristea positibotzat jo du Gorka Orive Euskal Herriko Unibertsitateko Farmaziako irakasle eta iker-tzaileak. Urtebete baino gutxiagoan antidoto bat lortu izana gertaera historikoa dela dio, eta hori posible egin duten ikertzaile guztien lana balioesten du. Hala ere, aitortzen du Euskadik erritmo askoz motelagoa hartu duela beste erkidego batzuekin konparatuz. Hori dela eta, ikertzaile honek dioenez, "prozesu hori bizkortu egin behar da", euskal populazioaren immunizazio handiagoa lortzeko.

"Txertoaren lehen balorazioa oso positiboa da. Txertaketa-prozesua hasi berria dela ulertu behar da. Baina, zalantzarik gabe, egunak igaro ahala, txertatze-prozesu hori azkartu egin behar da, pandemian gaudelako, eta birus honek ez du atsedenik hartzen", dio Gorka Orivek. Izan ere, txertoak pandemia honen sendabidearen zati handi bat ekarriko du, baina polemika piztu du hasieratik. Hasieran, eztabaida piztu zen herritar gehienek ez zirelako fidatzen hain denbora gutxian egindako txertoaz. Eta orain, Euskadin, txertaketa-prozesua Espainiako beste leku batzuetan baino motelagoa doalako. Moteltasun hori ikusita, EHUko ikertzaile eta irakasleak dio Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakirik "kontserbadoreenaren" ondorio dela. Alde horretatik, erabaki hori txertatutakoen bigarren dosia bermatzeko beharrari dagokiola ziurtatu du. "Txertaketa-prozesua ulertu behar da. Txerto hau bi dosirekin aztertu da, lehenengoaren eta bigarrenaren artean hiru aste igaro behar dira, baina bi dosiak hartu behar dira. Euskadin, Eusko Jaurlaritzak hartu duen neurria txertaketa-prozesu motelago batean joatea da, txerto guztiak ez agortzeko eta txertatutako pertsona horiek hiru hilabetean bigarren dosia izango dutela bermatzeko", azaldu du. Beste leku batzuetan, ordea, txertoak agortzea eta herritarrei masiboki txertoa jartzea da erabakia, kontuan hartuta hurrengo dosia bigarren aldirako garaiz iritsi beharko litzatekeela, Oriveren arabera.

Zein da erabakirik onena? "Txertaketa-prozesuaren hasierako ikuspuntutik eta gauden unean, gogoratu behar da txertoekin duela hiru aste hasi garela, eta pixkanaka modu sinbolikoan hastea egokia eta aukera ona iruditzen zait. Agian, prozesuaren arabera, txertoa jartzeko beste modu batzuk proposa daitezke", azaldu eta gaineratu du: "Egunak igaro ahala erritmoa bizkortu beharko dugu, eta orduan ikusi behar da Euskadik zer bilakaera duen. Nire ustez, asteak igaro ahala, herritarrek erritmoa behar bezala ezagutzeko eskatuko dute, eta jakin beharko dugu txertoa jartzeko erabiltzen ari diren baliabideak nahikoak diren". Ildo honetatik jarraituz, hirugarren olatua geldiaraztea ezinezkoa izango zela dio, txertatze-prozesua bizkortu eta gizartea masiboki immunizatu arren. "Txertoek ezin zuten hirugarren olatu hori geldiarazi, txanpon bereko bi alde desberdin dira", argitu du. Hain zuzen, azpimarratu du txertoa eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela gizarteak bigarren dosia izatea, eta horretarako, hurrengo hilabeteak igaro-tzea falta dela gutxienez. Are gehiago, olatu-faseen arabera, zalantzan jartzen du etorkizunean laugarren olatu bat geratzerik ez dagoela. Hau da, ikertzailearen arabera, txertaketak hedapena motelduko du, baina, azaltzen duenez, "agian olatuak iraun dezake, ez baitugu behar adinako portzentajean txertatuko transmisio gehiago egon ez daitezen". Hori bai, gaineratu du "zenbat eta jende gehiago hartu txertoa orain, orduan eta jende gehiago egongo da babestuta datozen hilabeteetan". Oraindik ezagutzen ez den beste ezezagun bat da txertoek andui berrien eta haien iraupenaren aurrean ematen duten babesa. Gripearen txertoarekin eta arriskuan dagoen populazioari urtero txertoa jarri beharrarekin gerta-tzen den bezala, oraingoz ez dakite zehazki zenbat hilabete babesten dituzten dosi horiek. Aditu honen iritziz, "ez dakigu zein immunitate sortzen duen txertoak, baina badakigu paziente batzuek infekzio naturala izan dutela, pasatu dutela eta horiek sei edo zortzi hilabeteko defentsak izan dituztela", azaldu du. Izan ere, zenbait adituren iritziz, txertoek immunitate iraunkorragoa emango lukete, "baina momentuz ez dakigu".

Txerto honek birusaren sorrera izan zuen urtea amaitzeko beharra eta horren eskaera ekarri du. Bukatu da jada 2020. urtea, baina orain zer? Herritarren ilusio horren oinarrian, urtearen amaiera bera maskarak eramateko derrigortasunarekin eta koronabirusarekin amaitzeko beharra zegoen, baina, egia esan, birus hau luzerako iritsi da, baita maskarak erabiltzeko beharra ere. "Aditu batzuek diote birus hau gurekin egongo dela. Baina, agian, gripeari bezala egin beharko diogu aurre. Hala ere, pixkanaka joan behar da, eta pandemiaren bilakaera ikusiz", dio. Alderdi horri dagokionez, mundu osoko herritar guztiei txertoa jar-tzea ezinezkoa edo zaila delako gertatzen dela dio. "Zaila izango da birusak gurekin ez irautea, kutsa-tzeko ahalmen handia duelako". "Gripeak bezala iraun dezake, baina txertoarekin, pertsona ahulenak babestu eta birus honen heriotza ahalik eta gehien murriztu nahi da. Izan ere, pandemiaren hasieran, asko ziren koronabirusa gripearekin alderatzen zuten adituak. Alde horretatik, bi birusen arteko desberdintasuna agerian utzi dute hilabete hauetan: "Nire ustez, frogatuta dago gripea arnas gaixotasun serioa dela eta konplikazioak eta heriotzak eragiten ditu, baina koronabirusak ondorio askoz okerragoak ditu hilkortasunean, inpaktu sanitarioan, sozialean eta ekonomikoan. Gainera, gaixotasuna bera desberdina da, pertsona mota guztiei eragiten dielako", ondorioztatu du Gorka Orivek.