Euskaltzaindiak etengabe osa-tzen eta berrikusten du hiztegia, eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2016an bigarren argitalpena paperean atera zenetik eguneratzen du urtean bitan, eta 2020ko lanaren emaitzak jasotzen ditu atzo sareratu zen eguneratzeak.

Hartara, azken sei hilabeteotan 600 forma berri jaso ditu Euskaltzaindiak hiztegian, hain zuzen ere, 78 sarrera eta 522 azpisarrera. Era berean, 443 forma moldatu ditu: 357 sarrera eta 86 azpisarrera.

Azken sei hilabeteotan hiztegiari gehitutako hitz berriek gaurko beharrei erantzuten diete. Akademiako beste batzordeen elkarlanari esker jasotakoak dira gehienak, espezializatuak. Esaterako, foliazio, iboi, haize motak (siroko, tramontana, zier-tzo), orogenesi, altimetria edo magmatismo. Adierazkorrak ere badira: gaixto, pott, ttentte, ttipi-ttapa edo xixtrin.

Euskaltzaindiaren batzordeen arteko elkarlanaren emaitzak adiera berrietan ere ikus daitezke: elizate, deflazio, zirku, uholde€

2020. urtean, guztira, 1.319 forma berri jaso ditu Akademiak: 119 sarrera eta 1.200 azpisarrera, eta beste 1.090 sarrera eta azpisarrera moldatu edo osatu dira. "Etengabeko berrikustea eta osatzea ahaztu gabe, definizioak findu eta osatu ditugu, eta adibide asko gehitu edo moldatu ditugu, betiere ulergarritasunaren eta erabilgarritasunaren alde", adierazi du Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiko arduradunak.

Akademiako beste batzordeen elkarlanari esker jasotako hitzak: Foliazio, iboi, haize motak (siroko, tramontana, ziertzo), orogenesi, altimetria edo magmatismo, besteak beste .

Beste hitz adierazkorrak: Gaixto, pott, ttentte, ttipi-ttapa edo xixtrin.

Adiera berriak: Elizate, deflazio, zirku, uholde eta abar.

Azpisarrerak: Parrandan, parranda egin, ur handi(eta)ko arrain (eskarmentu handiko pertsona), urre(-)sagar (laranja), zahagi egin (erabat mozkortu), zaharrak berri, zereko zera, zirika egin, zirimolan, zuzenbide(a) egin (bakoitzari zuzenbidez dagokiona eman)€