DONOSTIA - Gipuzkoako Foru Alduandiak argitaratutako azken datuen arabera, positibo berri bakarra atzeman dute Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Kutsatua Irungo Gurutze Gorria zentroko egoiliarra da. Bestetik, azken 24 orduetan ez da hildakorik izan COVID-19aren eraginez lurraldeko egoitzetan eta lau egoiliarrek gaixotasuna gainditu dute, horietatik hiru Aretxabaletako Debagoiena zentrokoak.

Pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik, 143 egoiliar hil dira Gipuzkoako egoitzetan eta 572 pertsonek sendatzea lortu dute. Gaur egun, 64 dira COVID-19 duten egoiliarrak, gehienak Debagoienako zentrokoak, 43 guztira.