DONOSTIA - Gipuzkoako adinekoen egoitzetako bi egoiliar zendu dira azken 24 orduetan COVID-19aren eraginez. Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko zentroen eguneratzeak adierazten duenez, 15 positibo berri zenbatu dituzte Gipuzkoako egoitzetan eta 12 egoiliarrek lortu dute gaixotasuna gainditzea. Pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik (abuztuaren 11n), 114 hildako eta 186 positibo izan dira lurraldeko egoitzetan.

Azken orduetan hil diren egoiliarrak Aretxabaletako Debagoiena eta Donostiako Julian Rezola zentrokoak ziren. Hain zuzen, Aretxabaletako zentroan atzeman dituzte azken eguneko positibo guztiak. Bestetik, 72 dira Eibar eta Ordiziako erreferentziazko zentroetan dauden egoiliarrak.