- Proiektuan murgildu aurretik, zer da laborategi sozial bat eta zein funtzio ditu?

-Gizartearen erronken inguruan hausnartzeko, esperimentatzeko, ikertzeko, lankidetzan jarduteko, ezagutza sortzeko eta gero hori zabaltzeko elkarguneak dira. Baita ere gizartegintza edo sozializazioa, ikerketa bera€ Guk gurean, Arantzazuko gizarte berrikuntza laborategiaren helburua da gizarte berrikuntzarako nodo erreferente bihurtzea, gizarte justuago, kohesionatuago, lehiakorrago eta azken finean gizatiarragoa lortzeko. Herritarrentzat aterpe, topaleku, etorkizuneko behar eta erronken inguruan esperimentatzeko eta hausnartzeko leku bilakatu nahi dugu.

Badaude munduan zehar beste hainbat gizarte laborategi. Nolakoa izango da Arantzazukoa?

-Hemen ardatz gisa komunitatea, gizartearekin konexioa, herritarren inplikazioa eta parte hartzea direla, zeren eta badira gizarte berrikuntzako edo etorkizuneko erronken inguruan soluzioak bilatzen ari diren bestelako ekimenak Gipuzkoan eta beste leku batzuetan eta guztiak daude bideratuta administrazio publikoa eta gizarte antolatuaren arteko gobernantza eredua asmatu nahian. Badago eten bat erakundeak eta herritarren artean. Espazio horretan esku-hartu nahi du laborategi honek. Beste ardatz bat gobernantza kolaboratiboa izango da. Erakunde, herritar, gizarte erakunde, administrazioko hainbat eragileren arteko lankidetza sortu nahi da ezberdinen artean proiektu parte-hartzaileak sustatuz, lankidetza proiektuak sustatuz. Eta gero, bereizgarri handia da eta nolabait kokatu egiten gaitu, hau guztia Arantzazuren balioetatik abiatuta sortuko baita. Ukaezina da Aran-tzazuk daukan balio sinbolikoa, izaera politikoa gure herrian, eta zeinen ekintzailea izan den bai espiritualtasun eta erlijiotasun alorrean frantziskotarren eskutik mundu gizatiarrago bat lortzeko; baina espazio eraldatzaile eta berritzailea ere izan da esparru askotan: euskaran, literaturan, pentsamenduan, etikan€ Sentsibilitate desberdinekoen artean ere topaleku izan da. Horri jarraipena eman nahi zaio.

Zein gai jorratuko ditu laborategi honek?

-Gizartegintza eta ingurumena ardatz hartuta, lau erronka nagusi identifikatu dira: ongizatea, elkarbizitza, lana eta aldaketa klimatikoa. Eta erronka horien inguruan hausnartu, ikertu eta soluzio berritzaileak bilatzen saiatuko da laborategia, esperimentazio aktiboaren bitartez. Erronka hauek globalak badira ere, tokian tokiko dimentsio soziala, kulturala eta ekonomikoa kontutan hartuta eman behar zaie erantzuna.

Frantziskotarren komunitateak zein arrasto utziko dio proiektu honi?

-Frantziskotarrek erabat bultza-tzen dute proiektu hau. Proiektu honen hausnarketa prozesuan lurraldeko eragile erreferente askok hartu dute parte: bai fundazio bertako kide direnak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Mondragon Korporazioa, Oñatiko Udala, Kutxa Fundazioa eta frantziskotarrak beraiek; baina bada beste eragile sorta bat, gizarte eragileak, Agirre Lehendakaria Center, Eusko Ikaskuntza, Telesforo Monzon Lab, hiru unibertsitateak eta beste ba-tzuk. Zerrenda zabala da. Horien guztien adostasun zabaletik abia-tzen da proiektua. Guztiek ikusten zuten horrelako zerbaiten beharra eta guztiak daude prest horrelako proiektu bat martxan jartzeko, beraien ekarpena egiteko eta lankidetzaz baliatzeko.

Duela hilabete izendatu zintuzten zuzendari. Nola lurreratu zara proiektu honetan?

-Hasiera guztietan martxan jarri beharreko gauza ugari egoten da: lantaldea sortzen ari naiz orain, sustatzaile talde horretan egon diren eragile desberdinekin eta zenbait instituzio eta eragileekin biltzen ari naiz gure burua ezagutzera emateko eta beraien ikuspuntua eta lehentasunak ezagutzeko, haiek ere txerta-tzeko eta kontutan hartzeko laborategiaren marko estrategikoa defini-tzen dugunean. Hemendik urte bukaerarako definituta izango ditugu hurrengo urteetako lan ildoak zeintzuk izango diren. Hasierako inbertsio batzuk gauzatzen ari gara, baita lehendabiziko ekimen txikiak hasten ere, konfiantzazko harreman horiek sortzen€ Buru belarri gabiltza.

Zer nolakoa da Arantzazuko bezalako leku batean lan egitea?

-Leku aparta da, nortasun handikoa. Orain hango historia gehiago ezagutzen ari naiz frantziskotarren eskutik. Abiapunturako oso ekimen beharrezkoa jarri dugu martxan: frantziskotarren komunitatearekin entzute ariketa bat egitea. Elkarrizketa indibidualak izango ditugu beraiekin eta gero baita taldean ere, inork ukatzen ez dugun baino oso ondo definitzen ez dakigun balio edo humanismo kutsu hori zertan datzan sakontzeko. Zer dagoen hor oinarrian, gero laborategian islatzen ahalegintzeko. Orain daukagun erronketako bat, adibidez, gazteak laborategiaren ekimenetara erakartzea da.

Zein puntutan dago laborategia eta noizko dago aurreikusita lehendabiziko proiektuak martxan jartzea?

-Urte honen amaierarako marko estrategikoa zein izango den aurkeztu behar dut, jorratuko ditugun helburuak, lehentasunak eta lan ildoak, eta datorren urtetik aurrera izango dugu kudeaketa plan bat. Identifikatzen ari gara zeintzuk izan daitezkeen aurrena heldu di-tzakegun proiektuak, zeintzuk diren ikerketa esparruak. Laborategiaren helburu zehatzak sare-tzea, hainbat eragileren arteko lankidetza proiektu horiek sortu, bultzatu eta sustatzea; irekiera edo nazioartekotzea. Azkenean ezagu-tza ekarri behar dugu kanpotik, laborategiekin konektatu behar gara, eta nazioartean zabaldu behar dugu sare horien bitartez Arantzazuren balioa eta gure proiektua; eta azkenik ikerketa berritzaile sendoak eta ausartak garatzea. Unibertsitateek zeresan garrantzitsua izango dute eta orain ari gara hezurmamitzen ikerketa horrek zein alor landuko dituen.

Zein izango den laborategiaren funtzionamendua?

-Alde batetik gai izan behar gara eragile desberdinen bitartez -bai unibertsitatea, bai gizarte eragileak- ideiak sortzeko, garatzeko, esperimentatzeko eta proiektuak proposatzeko. Egon badago sortze talde, barrutik kanpora jardungo duena, baina kanpotik ere ekarri nahi ditugu ezagutza, ideiak, adituak, jende gaztea€ Haiengandik ikasi dezagun.

Nola gauzatuko da laborategiko jarduera?

-Hori da orain definitu behar duguna. Baina dagoeneko aurreikusten ditugu erronka horien inguruan sozializatzeko ikastaroak, mahai inguruak, gizarte dinamikak, hitzaldiak, adituak ekartzea€ baina, beti ere herritarren inplikaziotik abiatuta, eta horretan asmatu behar dugun. Ez dadila izan beste ohiko espazio bat, eta konexio horietaz baliatzen jakin.

Nor dago proiektu honetan parte hartzera deitua?

-Hasteko, herritarrak; gizartea da subjektua eta beraiekin konexioa lortzea. Herritarrak agenda politikora hurbiltzea da helburua. Gero, administrazio publikoa, gizarte eragileak, unibertsitateak, enpresa pribatuak, baita nazioarteko eragileak ere, ekintzaileak, jende gaztea€ Guztiok gabiltza nolabait norberaren esparrutik etorkizuneko erronken inguruan hausnartzen, eta gizartearen kezka horiei guztiei erantzun eraginkorragoa nola eman argitzen saiatu behar dugu lankidetza sareak osatuta. Erronka handia da.

Gipuzkoan elkarlana oso errotuta dago. Hori lagungarri izango da horrelako ekimen abstraktua gizarteratzeko momentuan.

-Bai. Gipuzkoan oso baldintza sendoak errotuta ditugu gizarte berrikuntzako eta herrigintzako proiektu bat martxan jartzeko. Bada adostasuna eragile askoren artean, erakunde zein beste eragileen artean. Arantzazuko gizarte laborategia ez dator beste eragile batek egiten duena ordezkatzera, baizik eta osagarritasun horiek ikusita, elkarlanean proiektu berriak eraikitzera. Jendea horretaz jabe-tzea da erronka.

Zein izan da lurraldeko eragile sozial, politiko ekonomiko eta kulturalaren erantzuna?

-Egia da itxaropen izugarria sortu dela proiektu honen inguruan zabalkunde mediatikoa izan duelako. Uste dut ez dela kasualitatea, denok baikabiltza etorkizun hobeago bat diseinatu nahian. Eta pandemia egoeran are eta gehiago. Beharrak areagotu egin dira eta azaleratu da elkarlanaren premia, norberak, indibidualetik, ezin dituelako tamainako erronka hauek jorratu edo hauei aurre egin. Proiektu hau adostasun zabal batetik abiatu da, eta hori ez da bakarrik pozgarria, berme handia ematen dio eta egiazkotasuna, zilegitasuna, ematen dio proiektuari berari.

Arantzazun kokatzea pribilegio bat da, baina aldi berean, desabantaila ere izan daiteke.

-Oreka bilatu behar da. Ekimenak hemen bultzatzeak ez du esan nahi gauza guztiak Arantzazura eraman behar direnik. Dinamika batzuetan espazioak izango du bere garrantzia eta hori potentziatu beharko da.

Laborategiaren egitasmoak nazioartekotzeko asmorik badago?

-Nazioarte mailara jo aurretik, laborategiak badu herri proiektua izateko bokazioa. Egia da Arantzazun sortu dela, baina herri proiektua izan nahi du, eta orain, proiektua erkidegoko beste lurraldeetara zabaltzea dagokit, baita Euskal Herriko beste lurraldeetara ere. Eta nazioartekotzea bai, laborategiaren helburu nagusitzat jartzen da. Asmoa da lehenengo saretze horretan sakontzea eta identifikatzea zeintzuk iruditzen zaizkigun laborategi interesgarriak, bai antzekoak direlako, an-tzeko esparruetan ari direlako edo erreferenteak direlako. Ea pandemia honek uzten digun kanpora ateratzen handik ikasteko, badirelako antzekoak adibidez Kanadan, Eskandinabian€ Eta nazioarteko-tze horren baitan, gaur egun Europar Batzordean bultzatzen ari den Green Deal itunaren markoan, ekimen gehienek dituzten jarraibideetan honako hau dago: erronka hauen aurrean, erantzunak komunitatearen inplikaziotik atera behar direla. Eta hor Gipuzkoa oso ondo kokatzen ari da Foru Aldundiari esker. Europan sortu daitezkeen ekimen ezberdinetan Arantzazuk bere lekua izango du, eta hori bila-tzen saiatu behar dugu.

Zein neurritan eragin du pandemiak proiektua martxan jartzerako orduan?

-Ez gehiegi, esango nuke. Sare-tzeko momentu honetan zaildu egiten du, ez baitu beti uzten aurrez aurrekoak egiten. Gero badira egin beharreko inbertsio batzuk, eta ez dakigu langileak joan ahalko diren ala ez Gandiagara premiazkoak diren lan batzuk egitera. Zentzu horretan, bai, egoerak eragiten dio. Eta modu ez hain zuzenean indartu egiten du horrelako laborategi baten beharra, zeren pandemia honek are eta gehiago azeleratzen baititu aldaketa klimatikoaren inguruan daukagun erronka, ongizatea -erronka handia daukagulako zaintzaren inguruan-; lan esparruan ere lan eredu berriak sor-tzen ari dira, eta indar gehiago ematen dio edo berretsi egiten du horrelako gune baten beharra.

Nor da Naiara Goia? Pertsona arrunta, erronkak asko gustatzen zaizkion pertsona, berrikuntza alorra ezinbestekotzat ikusten duena. Taldeko lanak eta sare-tzeak estimulatzen duen pertsona, besteengandik ikasteko eta perspektiba berriak jasotzeko prest dagoena. Euskaltzalea, ama, berdintasuna aldarrikatzen duen emakumea, are eta gehiago egungo gizartean eta testuinguru profesionalean. Azkenean talentuaren erdia gara eta ezin dugu erabakiak hartzen diren postuetatik kanpo jarraitu. Horretan, zeregin handia dago oraindik egiteko.

"Etorkizunaren inguruan hausnartzen gabiltza, eta gizartearen kezka horiei erantzun eraginkorra eman behar diegu"

"Europan sortu daitezkeen ekimen ezberdinetan Arantzazuk bere lekua izango du, eta hori bilatzen saiatu behar dugu"