- Udako Euskal Unibertsitatearen alde zuzeneko dirulaguntza bat onartu zuten atzo Diputatuen Kontseiluan. Guztira, 40.000 euroko laguntza emango zaie, ikasketa maila guztietan euskarazko online ikasketak eskaintzeko proiektu berritzaile bat diseinatzeak dakartzan jarduerak finantzatzeko.

"Etorkizuna Eraikizen markoan kokatzen da dirulaguntza: lankide-tzazko gobernantza du oinarri proiektu honek, eta honen bitartez etorkizuneko erronka ezezagunei erantzuten hasi nahi dugu gaurtik", azaldu zuen atzo Eider Mendoza foru bozeramaileak.

Udako Euskal Unibertsitatearen helburu nagusia euskararen eta unibertsitatearen munduak elkarrengana hurbiltzea da. Testuinguru horretan, Aldundiak "ezinbestekotzat" jo-tzen du formazio-bide berrietan inbertitzea eta online irakaskuntza indartzea. "Oso positiboki baloratzen dugu Udako Euskal Unibertsitateak euskarazko online ikasketak maila guztietan eskaintzeko abian jarri nahi duen egitasmo berritzailea, Euskal Herrian unibertsitatearen esparruan aintzindari izango dena", aitortu zuen Mendozak.

Azaldu zuenez, inbertsioak IKT teknologien bultzada ekarriko du esparru akademikoan.