Maskarak nahitaez jantzi behar dituzte egunotan ikastegietara itzuli diren 11 eta 12 urteko ikasleek. Frantziako Estatuko zati handi batean bezala, Ipar Euskal Herrian ere adin horretako ehunka haur ikastetxeetara itzultzen hasi ziren joan den astelehenean. Bi hilabeteko itxialdiaren ondotik, itzulera giro berezian eta agindu berriekin egiten ari dira. "Maskarak eman, eskuak maiz garbitu eta metro bateko tartea atxiki behar dugu beti. Dena ongi doa baina beldur piska bat izan dut etxetik atera baino lehen" dio Naiara hendaiarrak. Ioritz saratarraren hitzetan neurriak aspergarriak dira lagunekin ezin delako jolastu: "Egun normalak nahiago ditut". Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko ikasleak dira biak. Seaskaren ikastetxe honetan, 11 eta 12 urte dituzten 190 ikasleetatik 40 baizik ez dira ikasgeletara itzuli. "Zailtasun handiena da beste molde batean lan egin behar dugula" dio Edurne Manterola zuzendariak.

Maskara soinetik kendu gabe azpimarratzen du ezin dutela lanean hasi lehen bezala. "Ezin ditugu betiko ikasgaiak berriz hartu. Dena bat- batean utzi behar izan genuen. Betiko ikastegia baino harrera gunea egiten dugu. Haurrak hona datoz eta beren gurasoak lanera itzultzen ahal dira. Irakasleen herena falta da baina baldintza hoberenak eskain-tzen saiatzen gara". Irakasleek hamabost ikasleko taldeak osatu behar izan dituzte eta etxean gelditu direnei lanak banatu eta zuzendu behar dizkiete ere. Ohiko klaseak baino, gogoetak eta eztabaidak antolatzen dituzte bi hilabeteko itxialdia nola iragan duten aipatu eta hedabideen ekarpenak aztertzeko. "Goxotasuna eman nahi diegu ba-tzuek hurbilekoak galdu dituzte eta. Ez COVID-19gatik baina ezin dute ohiko elizkizunik edo familien ba-tzarrik egin eta hori oso gogorra da nerabeentzat". Egunero ikasleek eskolara bi maskara eraman behar dituztela eta, FSU sindikatuak deitoratu du babes horiek ez dituela hezkuntza sailak hornitzen. Joan den astean, lehen hezkuntzako guneek ateak zabaldu zituztenetik irakasleek diote ahal bezala lan egiten dutela oso zaila baitzaie ume txikiei babes neurriak aplikaraztea. Ipar Euskal Herrian ez baina Fran-tziako zenbait gunetan gaitza beti hedatzen ari denez, zenbait eskola hetsi behar izan dituzte Charente, Bretainia edo Nizan, adibidez.

Martxoaren 22an egin behar zen herriko bozen bigarren itzulia ekainaren 28an egitea aztertzen ari dira. Zientzialarien batzordea eta Frantziako Senatuko presidente eskuindarra horren alde agertu ziren atzo. Ipar Euskal Herrian bigarren itzulia ospatu behar da oraindik Baiona, Miarri-tze, Hendaia, Maule eta Senpere bezalako 18 udaletan. Hauteskunde horien ondotik, Hirigune Elkargoa osoki berrituko litzateke ere. Martxoaren 15ean udal hauteskundeen lehen itzulia nahasmen handiaren erdian ospatu zen. Absten-tzio handia izan zen Gobernuak bezperan iragarri baitzuen itxialdia bozen biharamunean hasiko zela.