- Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak eta Ane Beitia Elgoibarko alkateak Memoriaren Ibilbidearen ezaugarriak azaldu zituzten atzo, Gipuzkoan zabaldu den lehena izanik.

Eusko Jaurlaritzak eta Elgoibarko Udalak atzo aurkeztu zuten udalerri horretako Memoriaren Ibilbidea. Gerra Zibileko eszenatoki garrantzitsuenak zeharkatzen ditu, eta hainbat hobi dauden eremuan hil ziren biktimei errekonozimendua adieraztea du helburu.

Gogora Institutuaren bitartez an-tzeko ibilbide berriak bultzatzeko asmoa iragarri zuen Artolazabalek, eta 2018tik hona Euskadin horrelako hogei ibilbide gauzatu dituztela esan zuen.

Gogora Institutuak eta Elgoibarko Udalak bultzatutako ibilbidea Altzola auzoaren eta Kalamua gailurraren artean luzatzen da, Gerra Zibileko agertoki garrantzitsuenetatik zeharkatuz, hala nola Zirardamendi, Aiastia-San Miguel, Morkaiku eta Kalamua gainak.

Ekitaldian ibilbide horretako ataletako bat aurkeztu zuten, Zirardamendi-Aiastia/San Miguel; Aiastiako frontoiaren inguruan dagoen informazio-panel batek seinalezta-tzen du, eta Zirardamendiko hobietarantz gidatzen duten seinale ba-tzuk ere baditu.

Leku zehatz horretan hiru baliza jarri dira, hobi bakoitzeko bana, leku zehatzak adierazteko. Gainera, inork hobiei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, QR kode bat ere ipini da, Gogora Institutuaren webgunera eramanez.

"Oroimenaren ibilbide honekin eskualdean hil ziren Gerra Zibileko biktimei aitorpen instituzionala egiten zaie, errepublikanoen eta matxinatuen aldeko borrokalarien gorpuzkiak berreskuratu eta ohora-tzeko orduan diktadurak ezarritako desberdintasuna gogora ekar-tzen delarik", adierazi zuten Eusko Jaurlaritzatik.

Gipuzkoako eremu horretan Carlos Borbon Orleans komandante frankista ere hil zela aipatu zuten, eta, haren oroimenez, erregimenak Morkaikuko gurutze handia eraiki zuela, Zirardamenditik gertu, hainbat kilometroko distantziatik ikus daitekeena.

Aitzitik, "Zirardamendiko batailako biktimen kide izandako gudariek, 20 zentimetro eskaseko gurutze txikiak jartzen zituzten lagunak eroritako lekuan", euren hildakoak gogoan izateko.