Banda ultraazkarra Gipuzkoako baserri guztietara iritsiko da
Guztira 5.200 etxe dira eta azpiegitura 2023rako iristea da helburua
donostia - 2023rako asmo handiko helburua ezarri du Gipuzkoako Aldundiak: lurraldeko landa eremuko baserri guztietara banda zabalarekin heltzea, baserria edonon egonik ere. Egistasmoa, Markel Olano diputatu nagusiak aurkeztu zuen atzo Tolosan, lurraldeko udalerrietako eta landa garapen elkarteetako 85 ordezkarien aurrean.
Landa eremuko biztanle gehienek hiriguneetan bizi diren pertsonek dituzten bizitzeko eta lan egiteko baldintza berak izatea bilatu nahi da, diskriminaziorik gabe, ez teknologia mailan ezta prezioan ere. "Hiriguneen mailako zerbitzu eta ongizatea sustatuz, eta landa ingurunea erakargarri izan dadin, biztanlegoari eutsiz. Horrek esan nahi du, besteak beste, Errezilen bizi denak Donostiako Avenidan bizi denaren pareko Internet konexioa edukitzea. Horretan dihardugu", azaldu zuen Olanok aurekezpen ekitaldira agertu ziren ordezkarien aurrean; horien artean, Tolosa, Beasain, Urnieta, Zerain, Altzaga, Ataun, Ikaztegieta, Asteasu, Legazpi, Soraluze, Aia, Oiartzun, Alkiza, Mendaro, Errezil, Bidania, Zegama, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga, Amezketa, Abaltzisketa, Aretxabaleta, Oñati, Bergara, Beizama, Legorreta, Zizurkil, Zaldibia, Ormaiztegi, Mutriku, Olaberria, Arama eta Ibarrako alkateak.
Ahalegin horretan, lehenengo pausoa Aldundiak 2018. urtean abiarazi zuen, 2.356.000 euroko inbertsioarekin, eta horri esker, gaur egun, herri txikietako 2.000 baserrik konexio ultraazkarra dute. Hala ere, oraindik lan handia dago egiteke. Diputatu Nagusiak emandako datuen arabera, herri txikietan oraindik 1.200 baserri inguru gelditzen dira konektatzeke, eta gainontzeko herrietako landa ingurunean, berriz, beste 4.000 baserri inguru. Aldundiak "anbizioz" jokatuko duela iragarri du, datozen urteetan esparru horretara iristeko, eta aditzera eman zuen aurten bertan bi deialdi aterako dituela helburua betetzeko.
Banda zabal ultraazkarraren onuren artean, Interneterako sarrera konexio ultraazkarra (300 mega segundoko), telebistaren definizio altua eta bideozaintza zerbitzua nabarmendu daitezke. Azken horrek, bakarrik bizi eta arreta berezia behar duten pertsonak zaindu ahal izatea ahalbidetzen du, hirugarren adinekoak edo desgaitasun bat duten pertsonen kasuan esaterako. Bestalde, azienda urrutitik zaindu, urrutitik lan egin edo urrutitik gune ezberdinak zaindu ahal izatea ere ahalbidetzen die nekazariei. Aurrerapen esanguratsu horiei esker, orain arte populazio handieneko inguru eta landa eremuaren artean egondako eten digitala desagertzen hasi da.
Temas
Más en Actualidad
-
Los paramilitares matan a unos 300 civiles tras tomar una ciudad clave en el sur de Sudán
-
El cónclave más heterogéneo de la historia busca sus 'hacedores de reyes'
-
Israel planea expandir su ofensiva en Gaza mientras miles se manifiestan por el retorno de los rehenes
-
Herido un niño de 3 años tras ser atacado por un perro en Orihuela