hondarribia. Hogeitahirugarren urtez, atzoko goizean, Zuhaitz Egunaren jaia egin dute Hondarribian, aurreko urtean jaiotako umeen ohoretan zuhaitzak landatuz. Goizeko 11.00tan zuten hitzordua 2017. urtean jaio ziren 138 hondarribiar txikiek eta hauen familiek, San Telmo inguruko lursail batean, ume bakoitzarentzat ametz bat landatzeko. Famili eta jai giroan disfrutatu dute ekitaldia guraso, aiton-amona, anai-arreba eta beste sendiko eta lagunekin batera. Gainera, aurten zazpi urte betetzen dituztenek, makila eta hiriko xenden gida-liburua jaso dituzte. Argazkia: X.S.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
