bergara. Donostiako Miramar jauregian egon eta gero, Juan Gorriti artista nafarraren Aralar Itsasmira izenburuko erakusketa Bergarako Aranzadi ikastolara heldu da Kilometroak 2016 jaiaren eskutik. Lurrari, mendiari, egurrari eta basoari lotuta dagoen Oderitzeko artistaren obra urriaren 28ra arte egongo da zabalik ikastolako eraikinean, astelehenetik ostiralera, 18.00etatik 20.00etara. Atzoko inaugurazioan, Gorritik (eskumako irudian), Aranzadiko ikasleekin batera, datorren igandean, Gipuzkoako ikastolen aldeko festan bere lekua izango duten bi panel margotu zituen. Ekitaldira Pirritx eta Porrotx pailazoak ere gerturatu ziren umeen aurpegietan irribarrea piztuz. Argazkiak: Anabel Dominguez
- Multimedia
- Servicios
- Participación