Zinemaldiak bidaia gastronomikoa proposatzen du Asian eta Latinoamerikan zehar
Virgilio Martínez perutarrak, latinoamerikako sukaldaririk onena omen dena, bere sukaldaritzaren aniztasunaren erakustaldia eskainiko du Donostiako Zinemaldiko Culinary Zinema sailean; eta, hasteko, mundu osoko sukaldarientzat inspirazio iturri izan den Mibu japoniar gastronomiaren “tenplua”ren inguruko otorduarekin abiatuko da.
Zinema eta gastronomia uztartzen dituen Zinemaldiaren ziklo horretako hamaikagarren edizioan bost film proiektatuko dira, mundu mailako estreinaldiak guztiak, eta ondoren, pantailan agertu den gaiari lotutako afari oparoa gozatu ahal izango dute 40-60 bat lagunek.
Basque Culinary Centerreko (BCC) 85 ikasle eta irakasleren erantzukizuna izango da Zinemaldiak unibertsitate gastronomikoarekin elkarlanean antolatzen dituen esperientzia hauen prestaketa, eta egitasmoa atzo aurkeztu zuten elkarrekin bateko eta besteko zuzendariek, Jose Luis Rebordinosek eta Joxe Mari Aizegak.
Aurtengo honetan, Culinary Zinema ekimenak Asia eta Latinoamerika arteko bidaia proposatu du, Japonia, Txina, Uruguai eta Perutik etorritako sukaldarien parte-hartzearekin.
Aizegak azaldu zuenez, filmak ikusi eta afarietarako eserlekua eskuratzen duten pertsonek –sarrera bateratuak gaur jarriko dituzte salgai 80 euroan– unibertso gastronomikoaren aniztasunera hurbiltzeko aukera izango dute.
Aizegak azaldu zuenez, filmak ikusi eta afarietarako eserlekua eskuratzen duten pertsonek –sarrera bateratuak gaur jarriko dituzte salgai 80 euroan– unibertso gastronomikoaren aniztasunera hurbiltzeko aukera izango dute.
Irailaren 19an hasiko da saila Mibu: ilargia platerean dokumentalarekin. Roger Zanuy bartzelonarraren debuta izango da zuzendari lanean, eta besteak beste Ferran Adria, José Andrés, Massimo Botura, Joan Roca eta Andoni Luis Aduriz sukaldarien erreferente den Tokioko ezohiko espazio horretan murgilduko da. “Jatetxea baino gehiago klub pribatua da, soilik zor-tzi lagunentzako lekua duelako”, azaldu zuen Aizegak Miburi buruz. Lokal horrek ez du erreserbekin funtziona-tzen, kudeatzen duten Hiroyoshi Ishidaren eta Tomiko emaztearen berariazko gonbidapenaren bidez baizik. Senar-emazteak Donostian izango dira, euren ohiko bezero zenbait lagun dituztela. Afaria Alfred Raurich-ek zerbitzatuko du; El Bulliko sukaldeburu izan zen, eta Michelin izar bat duen Bartzelonako Dos Palillos jatetxeko jabea da gaur egun.
Alfred Oliveri zuzendariaren Virgilio, Virgilio Martínez Limako Central jatetxeko sukaldariaren munduan barneratuko da; 2022ko The World ‘s Best zerrendan munduko bigarren jatetxerik onena izendatu zuten eta Latinoamerikako lehena. Limako sukaldariak berak prestatuko du haren proposamenen aberastasuna erakutsiko duen afaria, eta esan, gainera, bere herrialdeko ekosistemaren esploratzailea ere badela: Mater Fundazioaren bidez ikerketak sustatzen ditu, aniztasuna sustatzeko eta elikaduraren inguruan munduarentzako informazio-iturri izateko.
Irailaren 20ko gaualdiak Uruguaiko gastronomiara eramango gaitu La Huella taldearen eskutik. Bertako arduradunek koktel formatuko afaria diseinatu dute, chiringuito horretan bizi daitekeen esperientzia gastronomikoa erreproduzituz. Alessio Rigo de Righiren La huella, historia de un parador de playa lanean, duela 20 urte Uruguaiko herri bateko hondartzan 50eko hamarkadako “paradore” bat eraikitzea pentsatu zuten hiru lagunen ibilerak kontatuko dizkigu.
Egun bat lehenago, zen otorduak sukaldatuz eta entseguak idazten mendian bakarrik bizi den gizonaren bizitza kontatzen duen Yuji Nakae japoniarraren The Zen Diary fikziozko filma izango da inspirazio iturri Naoyuki Haginoya sukaldariak prestatuko duen afarirako. Fikziozkoa da, baita ere, Peng Chenen Nostalgia ekoizpen txinatarra, eta film horrek eskainiko dio sarrera Yinfeng Tangek eta haren sukaldari exekutibo Sanhuai Yuk eskainiko duten afariari. l
Temas
Más en Zinemaldia
-
"Con todos los rodajes que vienen a Euskadi, pronto habrá que abrir el debate sobre qué es cine vasco"
-
“¿Que un actor prosionista decida no venir al Zinemaldia por nuestro rechazo al genocidio de Gaza? Pues qué pena”
-
La Zurriola se llena de voces silenciadas
-
La música y el cine vuelven a confluir en el concierto del velódromo del Zinemaldia