Anjel Lertxundik Zarauzko Kultur Merezimenduaren domina jaso du astearte honetan udal gobernuaren eskutik, udaletxean ospatutako ekitaldi batean. Lertxundi oriotarra da jaiotzez baina bederatzi urterekin Zarautzera bizitzera joan zen. Horregatik, bere harrera herriak omendu nahi izan du Otto Pette, Hamaseigarrenean aidanez eta Ihes betean nobelen egilea.

Ekitaldi instituzionala amaitu ondoren, Modelo aretoan ekitaldi irekia ospatu dute. Bertan, bere obraz eta ibilbideaz jardun dira Andoni Egaña, Danele Sarriugarte, Iratxe Retolaza eta Iñigo Astiz.