rtean 6.500 tona plastikozko ontzi arin sortzen dira Donostian eta horietatik %50a inguru gaika biltzen dira. 2019an bildu ziren plastikozko on-tzi arinen 3.270 tona hondakinetatik, %16a PET motako plastikoak dira (ur eta freskagarri botilak, olio-ontziak, kosmetikoak eta sendagaiak), %8a PEAD motako plastikoak (erosketa-poltsak, esneki-botilak, xanpu-ontziak), %56a PEBD motako plastikoak dira eta %20a gainerako plastikoak eta nahasketak dira (San Markoseko Mankomunitatea, 2019).

Hori horrela, erabilera bakarreko plastikozko ontzien eta poltsen gehiegizko kontsumoari aurre egin nahian, Zero Plastik kanpaina abiarazi du Donostiako Udalak zenbait eragileren laguntzarekin, Ekotrade tarteko. Izan ere, Astigarragako hondakinen kudeaketarako enpresak kotoi organikozko 1.000 poltsa ahalbidetuko ditu.

Aipatu kanpaina ekainean zehar gauzatuko da, hainbat ekitaldi, tailer eta erakusketa antolatuz enpresa komertzialekin, supermerkatuekin, heziketa-zentroekin, kultur festibalekin eta hiriko kirol ekitaldien antolatzaileekin elkarlanean.

Erabilera bakarreko plastikoak hondakin plastiko guztien %46a osatzen dute eta ehunka urte irauteko diseinatutako materialekin egiten dira.

Zero Plastik estrategiak honako helburuak ditu: ?Ontzien erabilera %17ra murriztu, ontzien eta erabilera bakarreko plastikozko produktuen erabilera arduratsua sustatzea; ?plastikozko ontzien hondakinen gaikako bilketa ahalik eta gehienera handitu; eta ezinbestekoak ez diren erabilera bakarreko plastikoak udal- eraikin eta -bulegoetatik kendu, besteak beste.

Ekaina Plastikorik gabeko hilabetea izango da Donostian eta hurrengo jarduera hauek egingo dira: Urumea ibaiaren garbiketa hiriko ikasleen parte-hartzearekin kanoa eta paddle surfeko tauletan; Alderdi Ederren plastikoari buruzko erakusketa bat Emausen eskutik, hainbat jarduera eta tailerrekin; Ulia mendia garbituko da lehengo plater-tiroaren inguruan abandonatutako kartutxo zaharrak biltzeko; Igeldo mendia ere zaborrez garbituko da. Era berean, plastikozko tupper-ak banatuko dira merkataritza-lokaletan arraina erosi eta on-tziratu behar ez izateko, eta botila itzulgarriak banatuko dira hondar-tzetan, ontzien ugaltzea eta beste jarduera batzuk murrizteko.

"Klima DSS2050 Ekintza Planaren barruan aurrerapausoak ematen jarraitu nahi ditugu Klima Aldaketaren aurkako borrokarekin jarraitu ahal izateko, eta honako ekimenak, hogei bat merkataritza-kate eta donostiar kirol eta kultura erakundeek babestuta, aurrerapauso garrantzitsua da guztion esfortzuarekin eta konpromisoarekin helburu komuna lortzeko: hiri-ingurune hobea eta ingurumena gehiago errespetatzen duen hiria lortzea, hain zuzen", adierazi du Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Ekologiako zinegotziak.