Beasaingo Ikastola Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko guraso- eta herri onurako kooperatiba da. Beasain herriko erdigunean kokatuta dago eta 0-16 bitarteko irakaskuntzan ari da. Gaur 381 ikasle ditu matrikulatuta eta bertan 40 langile ari da lanean. Langile gehienak Goierri eskualdekoak eta Beasaingoak dira.

“Gurasoen parte-hartzea ezinbestekoa da Beasaingo Ikastolan, elkarlanean eta erabakietan”, adierazi du Ainhoa Garin, kooperatibako lehendakariak. Konfinamenduak sendotu omen ditu guraso eta irakasleen arteko harremanak. Lehendakariak dioenez, “ostegun batean eman ziguten 2020an konfinatzeko abisua. Ostiralean gure seme-alabek egun berezia pasa zuten etxean, baina igande gauerako guraso guztiek bagenekien astelehenetik bertatik, gure ikastolako irakasleak egunero jarraituko zutela lan-dinamika bat”. Kooperatibak bereziki estimatu du langileen prestutasuna, eta gurasoak eta ikasleak “pozik, gustura eta lasai” hasi dira ikastolan aurtengo ikasturtean.

Zerikusia izan du Euskal Herriko Ikastolen antolaketan ikasle eta ikastolen esku jarritako baliabideak ere (Ikastola komunitaterako formakuntza, IKTetako gailuen kudeaketa).

Era berean, Beasaingo Ikastolak ohi bezala mantendu ditu ludoteka eta jangela ekologiko eta bertakoa bezalako zerbitzuak. Modu horretan, osasuna, elikadura eta hezkuntza proiektu beraren barruan manten-tzen dira.

Neurriak, neurrian

Sorkunde Arbilak esandakoaren arabera, “hainbat erabaki bizkor eta tentuz hartu ziren eta 2020ko irailean Ikastolara sartzeko 18 gune antolatu ziren, ikasle gehien-gehienak ataritik zuzenean sartzen direlarik bere geletara. Ikasleen artean gutxienez 2 metroko espazioa bermatzen da eta aireztatzeaz gain, gelaz kanpo ahalik eta ekintza gehien egiteko antolaketa burutu da”.

Bere aldetik, Anuntzibai juntakidearen iritziz, “asmatu egin dugu, neurriei neurria hartzen. Espazioa ondo antolatuz pilaketak ekidin eta jangela eta ludoteketarako espazioak berrantolatu ahal izan ditugu, gurasoen beharrizanei erantzuteko”.

Horretarako, ezinbestekoak izan dira “bai gurasoekin partekatutako inkesten emaitzak aintzat hartzea eta baita Juntak eta zuzendaritzak Ikastolako gurasoekin antolatutako Osasun taldea”, esan du Irantzu Anun-tzibai juntakideak. “Bertan ikastolako medikuek, erizainek eta ESIko arduradunak ere argibide garran-tzizkoak eman dizkigute eta edozein erabaki definitibotzat jo aurretik entzun egin dugu”.

Ikastola anitza eta zabala

“Ikaslea dago gure hezkuntza proiektuaren erdian, baina ez da isolatuta bizi eta hezi daitekeen norbanakoa da”, dio zuzendariak. Beasaingo Ikastolak, pertsona-arteko harremanak zainduz, norbere nortasuna bultzatzeko helburua du. Aurten Kultur-artekotasun planean txertatuko da ANDRAMENDIK UNED-CUIDekin sinatu berri duen hitzarmena.

Horri esker, Beasaingo Ikastolako bazkideek, langileek, familiek eta ikasleek 16 hizkuntzetan bere jakin-tza-maila akreditatu ahal izango dute. Modu horretan ere Beasaingo Ikastolak ekarpena egin nahi die euskara ama-hizkuntza ez duten familiak ere beraien jatorrizko hizkuntzetan errekonozitu eta euskal mundura gerturatzeko. Izan ere, Beasaingo Ikastolak aniztasuna aberastasun gisara onartzen eta lantzen du bere jardueran.