Ertzaintzaren helikoptero batek mendizale bat erreskatatu du astelehen goizean, Beasaingo Murumendi inguruan zihoala erori egin baita.

Goizeko 10:20 aldera, herritar bat SOS-Deiak 112 larrialdietarako telefonoarekin harremanetan jarri da, Murumendi mendiko muino batetik igotzen ari zen 52 urteko mendizale bat erori dela jakinarazteko. Dirudienez, mendizaleak hanka bat hautsi du erorikoan, eta ezin izan du bere kabuz jarraitu.

Erreskatea egiteko, suhiltzaileak, Osakidetza eta Ertzaintzaren helikopteroa mobilizatu dira, mendiko konfigurazioarekin. Azkenean, aireontziko erreskatatzaile bat izan da zaurituarengana iritsi eta lehen laguntza eman diona. Ondoren, mendizalea helikopteroz eraman dute Zumarragako futbol-zelaira, anbulantzia bat zain zuela ospitalera eramateko.