Síguenos en redes sociales:

Urolako Trenaren tiketak, euskerazko lehen dokumentu ofiziala trenbide-sareetan

Frankistak iritsi zirenean, tiket guztiei, banan-banan, euskeraz zituzten mezuak estali zizkioten paperarekin

Urolako Trenaren tiketak, euskerazko lehen dokumentu ofiziala trenbide-sareetanJavier Colmenero

Orain makinak dauden tokian, aspaldian pertsonak zeuden; imprimagailu baten bidez, bidai-txartelak sortzen ziren, eta takoak eginez, tiketak eramaten ziren geltoki bakoitzera, gero herritarrek eros zitzaten. Julian Elorza, 1926ean Diputazio burua zena, oso euskal zalea zen. Nahiz eta Primo de Riveraren diktadurapean egon, Urolako Trena hartzeko tiketak euskaraz eta gazteleraz inprimatzen ziren. “Bidai-txartelak dokumentu ofiziala direla kontuan hartuz, euskeraz eginiko lehenengoak izango lirateke trenbide-sareetan”, ziurtatu du Juanjo Olaizolak. “Gehien erabiltzen zirenak Azkoitia eta Azpeitia arteko bidaiak ziren, baina kontuan hartu behar dugu, geltoki bakoitzean, helmuga guztietarako tiketak eduki behar ziren. Ehunka bidai-txartel izan behar zituzten geltoki bakoitzean, denak ondo klasifikatuta eta ordenatuta”, dio museoko zuzendariak.

Helmuga guztientzako tiketak egitearekin batera, baziren bidai-txartel desberdinak: Joanerakoak alde batetik, itzulerakoak bestetik, biak ahalbidetzen zituztenak, elizjendearentzat zirenak–deskontua zutenak–, eta militarrentzat zirenak. “Frankistak iritsi zirenean eta tiketak euskeraz ikusi zituztenean, sutsu haserretu ziren eta tiket bakoitzari, banan-banan, euskeraz zuten mezua paper batekin estali zioten”, kontatzen du Juanjok.