Tolosan festa lehertu da!Javier Colmenero
Ostegun honetako 12.00etatik hasi eta martxoaren 4ra arte, txarangek, karroza desfileek eta txikienei zuzendutako beste hainbat jarduerek festa giroa eta kolorea emango diote milaka pertsona bilduko dituen festari. Haur eta nerabeentzako Alondegi plazan kokatuko den 'Isabelita Gunea' izango da aurtengo berrikuntzarik aipagarriena.
Erreferentziazko den jai honi hasiera emateko, Kabi Alai elkarteak ohiko pregoia eman eta txupinazoa jaurtiko du udaletxetik. Jarraian, milaka pertsonek lehen kalejirari ekingo diote Pintxana txarangak lagunduta.
Otsailak 27, osteguna: Ostegun gizena
11.00 Udaletxetik. Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.
11.45. Plaza Zaharra. Kabi-Alai elkartearen pregoia udaletxetik. 12:00etan, suziria jaien hasiera iragartzeko.
12.00. Pintxana eta Kabi-Alai txarangen irteera, Plaza Berritik eta Plaza Zaharretik.
16.30. Zezen-plaza. Zezenak, Pintxana eta Kabi-Alai txarangek girotuta. Ondoren, kalejira.
17.30. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Yogurina Borovaren ‘Amona Molona’ ikuskizuna.
19.00. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Disko-festa Jon Urbietarekin.
22.30. Txosnaguea, Euskal Herria Plaza. Revel Noise, Kaparrak eta Dj Engamtix-en kontzertuak.
Zezenak ikusteko aukera egongo da arratsalde partean, eta Isabelita Gunea estreinatzeko, Yogurina Borova eta Jon Urbietaren emanaldiez gozatzeko aukera izango dute haur eta nerabeek. Revel Noise, Kaparrak eta DJ Enchantix taldeek, gainera, txosna-guneko dituen lehen kontzertuak eskainiko dituzte gaur gauean.
Datozen egunetan, programazioak ohiko jardunari eutsiko dio herriko plazetan eta kaleetan banatuta egongo diren gainerako festa puntuetan. Aurten, 25 txaranga, 17 karroza, lau danborrada, 55 konpartsa eta 5 aisialdi talde ibiliko dira Tolosako txoko guztietan barreiatuta. Horien artean, ostiral mehean estreinaldia izango duen soilik emakumez osatutako txaranga bat ibiliko da kalean zehar 18.30etatik aurrera.
Otsailak 28, ostirala: Ostiral Mehea
11.30. Ozenki Txistulari Taldearen kalejira.
16.30. Zezen-plaza. Zezenak, Kabi-Alai txarangak alaituta. Ondoren, kalejira.
16.30-19.00. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Euskal inauterien inguruko tailerrak haurrentzat: Ziripot, Miel Otxin, Zaldiko… Ohiko mozorroak sortzeko aukera; joaldunen tailerra; zintzarria jotzeko jolasa eta mitologiarekin lotutako puzgarriak.
19.00. Txosnagunea, Euskal Herria plaza. Ktarsiaren kontzertua.
19.30. Andre Maria kaletik. Ostiral meheko danborrada.
22.30 Leidor Aretoa. Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral Meheko jaialdia.
23.30 Kalez kale. Jainekin Txaranga.
00.00 Txosnagunea, Euskal Heria plaza. Itazas eta Malakias-en kontzertuak.
Kabi Alai, Alcoyano edo Sukalde elkarte tolosarren txarangez gain, gaueko programazioa Incansables, Kalean, Oria, Bonberenea Jainekin eta Iraunkorrak txarangek beteko dute ostiral meheko gauetik aurrera. Kontzertuei dagokionean aldiz, La Txama edo Muxutruk erromeri taldeen ekitaldiek alaituko dute eguneko musika agenda, Sune eta Malakias bakarlarien kontzertu deigarriekin bat.
Martxoak 1, larunbata: Zaldunita bezpera
11.00. Gernikako Arbola plazatik. Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez kale, Tolosako dultzaineroekin.
11.00 Lapurdi plazatik. Aiz Orratz-Veleta elkarteko TXU-TXU trena ibiliko da kaleetan barrena.
11.00 Isabelita gunea. Tolochef sukaldaritza tailerra, eta patata tortilla-lehiaketa gazteentzat.
11.30. Trianguloa plazatik. Udaberri dantza-taldeak antolatuta, dantzari txikien kalejira. Amaiera, Alondegi plazako Isabelita gunean.
11.30. Musika eskolatik. Udal musika-eskolako ikasle-bandaren kalejira.
12.00. Kalez kale. Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.
14.00. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Gazteen bazkaria, 13-18 urtekoentzat.
17.00. Geltoki kaletik. Haur-danborrada, Aiz Orratz-Veleta elkarteak antolatuta.
17.00. Kalez kale. Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.
18.00. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Ostarte taldearen erromeria.
19.00. Plaza Zaharretik. Tolosako Danborradaren irteera.
19.30. Txosnagunea, Euskal Herria plaza. Postal Kolekzionistak-en kontzertua.
22.30. Txosnaguea, Euskal Herria plaza. La Txama eta Sedientos de Cumbia-ren kontzertuak.
23.30 Kalez kale. Oria txaranga.
Txosna-gunea Euskal Herria plazan kokatuko da berriro ere, eta urtarrilean Udalak iragarri bezala, salmenta postu ibiltariak San Frantzisko pasealekuan kokatu ordez, Anton Maria Labaien plazan izango dute tokia.
2024ko Tolosako inauterien txupinazoaRuben Plaza
31Martxoak 2, igandea: Zaldunita
8.00. Felipe Gorriti plazatik. Diana, Tolosako Udal Musika Bandarekin.
8.45. Udaletxetik. Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.
10.00. Txarangen inteera.
11.00. Plaza Zaharra eta Zerkausia kalea. Sokamuturra Alcoyano txarangak alaituta.
11.00. Karroza eta konpartsen irteera
11.00-14.00. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Brilli-brilli postua gaztetxoentzat. Photocalla eta mozorro-lehiaketa, Atariaren eskutik.
15.45. Udaletxetik. Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea.
16.00 Zezen plazatik. Rockalean elektrotxaranga, Isabelita guneraino.
16.00. Plaza zaharretik. Kalejira zezen-plazaraino, Aiz Orratz-Veleta, Txapel Haundi eta Sukalde txarangekin.
16.30. Zezen plaza. Zezenak, txarangek eta Udal Txistulari Bandak alaituta. Ondoren kalejira.
17.00. Plaza Berria. DJ Txekor.
19.00. Zerkausia kalea. Dantzaldia Aiz Orratz-Veleta, Txapel Haundi eta Sukalde txarangekin.
19.30 Txosnagunea, Euskal Herria plaza. Laket-en kontzertua.
22.30. Plaza Berria. Sune-ren kontzertua.
23.30. Kalez kale. Kalean eta Iraunkorrak txarangak.
23.30. Txosnagunea, Euskal Herria plaza. Indabe, DJ EO eta DJ Inar-en kontzertuak.
Bizikidetza
Tolosako Udalak lau neurri hartu ditu datozen inauterietarako. Andu Martinez Rituerto alkateak, Tolosara gerturatuko den pertsona orori, "errespetuan" eta "elkarbizitzan" oinarritutako festak ospatzeko deia egin zien inauterien aurkezpenean. "Ez dugu ahaztu behar jaietan ere erantzukizunak ditugula", gaineratu zuen.
Martxoak 3, astelehena: Astelenita
9.00. Txarangen irteera.
9.00. Tarragona akordeoi taldearen kalejira, udal musika-eskolako ikasleekin.
11.00. Karrozen eta aisialdi-taldeetako konpartsen irteera.
11.00. Plaza Zaharra eta Zerkausia kalea. Sokamuturra Txinparta txarangak alaituta.
12.00-14.00. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Photocalla eta mozorro-lehiaketa, Atariaren eskutik.
13.00. Txosnagunea, Euskal Herria plaza. La Jodedera-ren kontzertua.
15.30. Zezen plazatik Isabelita gunera. DJ Jade eta ondoren, DJ Oihan Vega.
16.00. Kalejira Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin.
16.30. Zezen plaza. Zezenak, txarangek alaituta. Ondoren, kalejira.
19.00. Zerkausia kalea. Dantzaldia Berdura plazan, Tolosano eta Poca Tripa txarangekin.
19.00 Txosnagunea, Euskal Herria plaza. Muxutruk erromeri taldea.
20.00. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Psycho Clown - Zo-Zongo antzerki eta perkusio ikuskizun ibiltaria.
22.30 Txosnagunea, Euskal Herria plaza. Kilziki, DJ Mandango eta DJ Txustilla-ren kontzertuak.
23.30. Kalez kale. Bonberenea eta Incansables txarangak.
Genero-ikuspegiari dagokionez, puntu moreak hiru egunez egongo dira eskuragarri lehen aldiz. Zaldunitaz gain, martxoaren 2an eta, Astelenita, martxoaren 3an, Ostegun Gizenak ere izango du zerbitzurik puntu moreetan. 22.30etik 01.30era Triangelu plazan egongo dira, eta 1.30etatik 5.30etara, Andragoran.
Martxoak 4, asteartea: Asteartita
6.00. Plaza Zaharra. Udal Txistulari Bandak Alborada joko du udaletxeko arkupeetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan.
8.00. Zezen plaza. Pattar zezena, elkarteetako txarangek alaituta. Ondoren, kalejira.
11.00. Plaza Zaharra eta Zerkausia kalea. Sokamuturra Kabi-Alai txarangak alaituta.
11.00. Karroza eta konpartsen irteera.
12.00. Plaza Berria. Txarangen bilkura; Txapel Haundi, San Esteban, Sukalde eta Arco Iris txarangen eskutik. Euria egingo balu, Berdura plazan. Ondoren, kalejira Gaztelako Ateraino.
15.45. Udaletxetik. Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea.
16.00. Plaza Zaharretik. Kalejira zezen-plazara, San Esteban, Kabila eta Urdiña Txiki txarangekin.
16.30. Zezen plaza. Zezenak, txarangek eta Udal Txistulari Bandak alaituta. Ondoren, kalejira.
17.00. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Photocalla eta mozorro-lehiaketako sari banaketa.
17.30. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Potx pailazoaren magia-ikuskizuna haurrentzat.
19.00. Zerkausia kalea. Dantzaldia, San Esteban, Kabila eta Urdiña Txiki txarangekin.
23.30. Kalez kale. Incansables txaranga.
Garbiketari ere erreparatuz, udalakzerbitzua indartu du aurreikusi duten zabor pilaketa kontuan izanda, eta kaleetan zehar ipinitako komun publikoak ere gehiago izango dira. Nerabe eta alkoholari dagokionean, berriz, kontsumo arduratsuaren aldeko sentsibilizazio kanpaina bat jarri du martxan udaletxeak.