Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko ikerlariek burututako egitasmoa izan da Circular Organic Management COM proiektua, . Nagusiki Bigarren Hezkuntzako ikastetxe eta ikasleei zuzendutako proiektua da, eta ingurumen-kontzientzia sortzea, elikagai hondakinen murrizketa eta tokiko ekosisteman eragiten duten elementuak eta jarrerak lantzea ditu helburu. Europako hainbat bazkiderekin elkarlanean garatutako ekimen horrek ikasleak, irakasleak eta tokiko komunitateak inplikatu ditu laguntzaile moduan, eraginkortasuna neurtzeko. Proiektuaren materialak aztertu ondoren, baliabide guztiak prest daude eta laster aplikatu ahal izatea espero da.

KideOn ikerketa taldeak zuzendu duen proiektua da COM, eta Bilboko Hezkuntza Fakultateko Nahia Idoiaga Mondragon eta Idoia Legorburu Fernández ikerlariak izan dira gidari. Aipaturiko talde horretaz aparte, Europako beste bost herrialdeetako beste hainbat erakundeek ere parte hartu dute: Innovation Hive eta Incommon (Grezia), Asociatia Grupul de Actiune Localanapoca Porolissum (Rumania), Miitr (Eslkobenia), Exeo Lab SRL (Italia) eta Innomate LDT (Turkia). Egitasmoa Erasmus+ programari esker burutu ahal izan da, eta 2030erako Garapen Jasangarriaren Helburuen Agendaren 4.a eta 13.a hartu dira kontuan bere garapenerako. Proiektuan lan egin duten ikerlarien esanetan, helburu zehatzak honako hauek izan dira: ikasleen eta irakasleen artean hondakin organikoak arduraz kudeatzeko kultura hedatzea, jarrera jasangarriak sustatuz; baliabide hezigarriak eta joko interaktiboak erabiliz, ikasleek elikagai-hondakinen murrizketa eta birziklatze-teknikak ikastea; eta tokiko erakunde eta komunitateekin elkar lanean, ingurumenarekiko ardura kolektiboa garatu eta eskola-komunitatean zirkulartasuna integratzea”.

Euskal Herriko Unibertsitatetik nabarmendu nahi izan dutenez, proiektuan nagusiki parte hartu dutenak 12 eta 18 urte bitarteko ikasleak izan badira ere, eskola-komunitate osoa izan omen dute kontuak partaidetza-prozedurak lagun: irakasleak, eskola-administrazioko langileak, jantokiko zein sukaldeko langileak, gurasoak eta tutoreak, bizilagunak, bai eta eskola eta auzoetako udal-agintariak ere. Eragile horiek guztiek lagunduko dute hondakin organikoen kudeaketaren arazoei eta planteatutako konponbide posibleei buruzko azken txostena taxutzen.

Proiektuaren lehen fasean irakasleen prestakuntza garatu da, eta, ondoren, toolkit hezigarria sortu dute, ikasleek ingurumenarekiko ardura garatzeko baliabideak eskaini ahal izateko. Horietaz gain, elikagai-hondakinen murrizketa eta zirkulartasunaren inguruko joko interaktibo bat ere sortu dute, gai horiek modu dinamiko eta entretenigarrian lantzeko. Jarraian, ingurumen-hezkuntzaren aldeko politika-agiria ere prestatu dute tokiko erakundeentzako. Prozesu osoan zehar etengabeko kontrasteak burutu dituzte hezkuntzako profesionalekin, garatutako produktuen egokitasuna neurtu asmoz, eta azterketa horien arabera egin dituzte egoki iruditzen zitzaizkien moldaketak. Gauzak horrela, azken emaitzan kalitate handiko materialak sortu dira, gure hezkuntza-sisteman txertatu eta eraginkortasunez lantzeko modukoak. Etorkizunari begira, ‘COM’ proiektuak lortu duen arrakasta oinarri hartuta, ingurumen-hezkuntza eredu hau beste eskualdeetara hedatzea dute helburu, beste ikastetxe eta erakundeetan aplikatzea.

Ikerketa

Bestalde, EHUk 4,5 milioi euro baliatuko ditu ikerketa azpiegiturak sendotzeko. Beraz, datozen bi urteetan, bertako ikerketa azpiegitura nabarmen indartuko du. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak antolatutako 2021-2023ko Ikerketa Zientifiko, Tekniko eta Berrikuntzako Estatu Planaren Azpiegituren Azpiprograman luzatutako laguntzei esker izan da posible inbertsio berri hori. UPV/EHUk eskatutako laguntza guztiak eskuratu ditu, eta Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrak indartzea eta zerbitzurik onena eskaintzea ekarriko du horrek epe laburrean, bai unibertsitateko ikerketa taldeei, bai laguntza eskatzen dioten Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko eta Estatuko beste eragile batzuei ere.

Eva Ferreira, errektore ohiaren hitzetan: “Azpiegitura horiek erosi ahal izatea albiste bikaina da gure unibertsitatearentzat: hornigairik aurreratuen horiei esker nabarmen hobetuko baita SGIkerrek dagoeneko unibertsitateko ikerketa taldeei eta euskal gizarte osoari eskaintzen dien zerbi-tzu bikaina. Zer esanik ez, egitasmo hori bat dator ikasturtearen hasieran azpimarratu zen deia batekin: UPV/EHUk jauzi kualitatiboa egin nahi du eta egin dezake, gainera, gizartearen konfiantza osoa du hori lortzeko. Ekipamendu berriak lagungarri izango dira jauzi hori egiten laguntzeko, eta lortutako diru-lagun-tza kopuruak berak ere argi asko erakusten du gure unibertsitatea zeinen fidagarria den”.

Xehetasunez

Informazioa. KideOn ikerketa taldeak zuzendu duen proiektua da COM, eta Bilboko Hezkuntza Fakultateko Nahia Idoiaga Mondragon eta Idoia Legorburu Fernández ikerlariak izan dira gidari nagusiak. Europako bost herrialdeetako beste hainbat erakundeek ere hartu dute parte: Innovation Hive eta Incommon (Grezia), Asociatia Grupul de Actiune Localanapoca Porolissum (Rumania), Miitr (Eslkobenia), Exeo Lab SRL (Italia) eta Innomate LDT (Turkia). Egitasmoa Erasmus+ programari esker burutu ahal izan da, eta 2030erako Garapen Jasangarriaren Helburuaren Agendaren 4.a eta 13.a hartu dira kontuan bere garapenean. Proiektuan aritu diren ikerlarien arabera honako hauek izan dira helburu nagusiak: ikasleen eta irakasleen artean hondakin organikoak arduraz kudeatzeko kultura hedatzea, jarrera jasangarriak sustatuz; baliabide hezigarriak eta joko interaktiboak erabiliz, ikasleek elikagai-hondakinen murrizketa eta birziklatze-teknikak ikastea; eta tokiko erakunde eta komunitateekin elkarlanean, ingurumenarekiko ardura kolektiboa garatu eta eskola-komunitatean zirkulartasuna integratzea”.


Lehen fasea. Proiektuaren lehen fasean irakasleen prestakuntza garatu da, eta, ondoren, toolkit hezigarria sortu dute, ikasleek ingurumenarekiko ardura garatzeko baliabideak eskaini ahal izateko. Horietaz gain, elikagai-hondakinen murrizketa eta zirkulartasunaren inguruko joko interaktibo bat ere sortu dute, gai horiek modu dinamiko eta entretenigarrian lantzeko. Eta azkenik, Ingurumen-hezkuntzaren aldeko politika-agiria ere sortu dute.