Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, final-laurdenetan dagoena, arrakasta handia izaten ari da gipuzkoarren artean eta sarrerak agortu ditu jada.

Asteburu honetan Azkoitian, urriak 26, eta Irunen, hilak 27, jokatuko dira final-laurdenak. Nahiz eta azken honetan sarrerak agortutak egon, oraindik Azkoitiko Baztartxo antzokian final-laurdena ikusteko aukera dago, non Ane Labaka Mayoz, Asier Aspiroz Iztueta, Eli Pagola Apezetxea, Maialen Akizu Bidegain, Oier Etxeberria Zubimendi eta Unai Mendizabal Jauregik hartuko dute parte eta gai-jartzailea Haritz Alberdi Alberdi izango da.

Irungo saioa Ficoba Auditorioan izango da Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola, Eneritz Artetxe Eizagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñaki Apalategi Astigarraga eta Oihana Iguaran Barandiaranen parte-hartzearekin Uxune Areizaga Aranberri gai-jartzaile bezala izanda.

Beste saioak

Final-laurdenak txapelketaren bigarren fasea dira, non bost hitzordu antolatzen dira finalarurrekoetan lehiatzeko. Asteburu honetako saioak hirugarren eta laugarrenak dira, lehenengo eta bigarren topaketak aurreko astean izan baitziren Eibar, Alaia Martin Etxebeste irabazlearekin, eta Errenterian, Beñat Gaztelumendiren garaipenarekin. Era berean, hurrengo astean, azaroaren 3an, fasearen azken topaketa egongo da Tolosan.

Hurrengo saioak, finalaurrekoak, azaroaren 17an izango dira Oiartzunen, azaroaren 24an Zarautzen eta abenduaren 1ean Arrasaten. Finalari dagokionez, abenduaren 14an izango da Donostiako Illunben Ana Ezenarro aurkezlearekin eta Iker Iriarte Gai-jartzailearekin.