Datorren astelehenean, urriak 27rako antolatu dugun iRRiA JAIA-ren berri emango da. 14 urte igaro dira dagoeneko iRRiA aldizkaria sortu zela eta 10. urteurrena pandemia garaian egokitu zitzaigunez, ospatzeko aukerarik gabe geratu ginen. Baina aurten, 2024ko urriaren 27an, Andoainen, hori eta gehiago ospatzeko aukera izango dugu. Jaiaren asmoa, iRRiA aldizkariaren proiektua eta sustatzen dituen balioak azpimarratzea da; baita, aldizkariaren promozioa egitea ere. Etxeko txikien artean irakurzaletasuna, sormena eta ahozkotasuna, euskaraz sustatzeko sortu zen iRRiA. Andoainen egingo dugu ospakizuna, aldizkariaren egoitza Martin Ugalde Kultur Parkean dagoelako eta herri honek, iRRiA aldizkariaren balioekin bat egiten duelako.
Jaiak bi atal izango ditu:
● Bata, “iRRiA dantzan”, goizeko 10:30etan burutuko da, Bastero Kulturguneko antzokian, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin. Bertan, herriko eragileak oholtzaratuko dira sudurgorriekin batera.
● Bestea, hau amaitu ondoren izango da, Bastero Kulturgunearen kanpoaldean (Plaza Morean eta Ondarreta ikastetxeko jolastokian) non Andoaingo eragileek, haien ikuskizunak, tailerrak, dantzak eta jolasak eskainiko dituzte (12:00etatik, 14:00etara). Zapotxin pailazoak ere, plaza alaituko du. Era berean, bertan aurkituko ditugu iRRiA zein Bizipoza Elkarteko postuak, pintxoak, pailazoak eta bestelako ekimenak.