Síguenos en redes sociales:

Langile publikoen % 2ko soldata-igoerak argi berdea jaso du

Langile publikoen % 2ko soldata-igoerak argi berdea jaso duE.P

Langile publikoentzat aurten aurreikusitako % 2ko soldata-igoerari argi berdea eman zion atzo Ministroen Kontseiluak, eta atzeraeraginezko ondorioekin aplikatuko da urtarrilaren 1etik hona. Maria Jesus Montero lehen presidenteorde eta Ogasun ministroak Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan adierazi zuenez, neurri hori Ukrainako gerrak eragindako prezioen krisiari aurre egiteko dekretu berrian txertatu da.

Soldata

Gobernuak UGTrekin eta CCOOrekin hiru urterako sinatutako oinarrizko-akordioan aurreikusita zegoen 2024rako % 2ko igoera soldata publikoetan, eta horri beste % 0,5 gehitu ahal zitzaion inflazioaren bilakaeraren gorabeheran.

María Jesús Montero.

Puntu erdi gehigarri hori, 2022, 2023 eta 2024. urteetako KPI harmonizatuak aipatutako hiru urteetarako metatutako ordainsari-igoera finkoa gainditzearen baldintzapean geratu zen.

Aurtengo maiatzera arte, metatutako KPI harmonizatua % 16,76koa da, eta aldi bereko soldata-igoera finkoa, berriz, % 6,5ekoa. Beraz, oraingoz behintzat, puntu erdi gehigarria ordaintzeko baldintza beteko litzateke aurtengo urterako, eta horrek atzeraeraginezko ondorioa izango luke 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Ukrainako gerra

Ukrainako gerraren ondorioak arintzeko neurrien lege-proiektuaren baitan sartu zen langile publikoen soldata-igoera, baina oraindik ezin izan zuten aplikatu, arauak hilabeteak eman dituelako Kongresuan izapidetzen.

Joaquín Pérez Rey eta Yolanda Díaz.

Oinarrizko hitzarmena sinatu ez zuen CSIF sindikatuak eutsi egin dio, bihar Ogasun Ministerioaren aurrean soldata-akordio berria eskatzeko asmoz egitekoa zen kontzentrazio-deialdiari; beraien iritziz, 2022, 2023 eta 2024rako UGTrekin eta CCOOrekin sinatutakoa ez zen behar adinakoa izan, erosteko ahalmenaren galera % 7ra igo delako ordutik hona.

Monterok nabarmendu egin zuen, Administrazioaren “aktibo nagusia” diren enplegatu publikoekiko konpromisoa, eta argi utzi nahi izan zuen, datorren urteko urtarrilean atzeraeraginezko ondorioarekin gauzatuko litzatekeen % 0,5eko igoera gehigarri horrekin, 2022-2024 aldiko errebalorizazio, orotara, % 9,8ra iritsiko dela. “Oinarrizko-akordioa osotasunean beteko dugu”, gaineratuz.

Abenduan

UGTk eta CCOOk adierazi dutenez, abenduan ordainduko da funtzionarioen aurtengo soldaten % 0,5eko ordainsari-igoera gehigarria. Baldintzapeko ehuneko hori, atzo onartutako % 2ko soldata-igoerari gehituko zaio, eta behin 2022ko, 2023ko eta 2024ko KPI aurreratuaren aldaketaren baturak urte horietan aplikatutako ordainsari-igoera finkoa ( % 8) gainditzen duen baldintza betez gero ordainduko litzateke, jada muga hori gaindituta dagoelarik.

Zehazki, Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) datuen arabera, 2022ko KPIa % 5,5ekoa izan zen, eta 2023koa, berriz, % 3,3koa, alegia, orotara % 8,8koa; beraz agerian geratzen da, % 0,5eko igoera gehigarri hori aplikatzeko ezarritako muga gainditu egin dela.

Gauzak horrela, atzo onartutako % 2ko igoerarekin, 2024anGobernuak eta sindikatuek XXI. mendeko Administrazio egoki baterako Esparru Akordioaren baitan adostutako % 2,5eko soldata-igoerara hurbilduko litzateke Gobernua. “Abendutik aurrera gauzatuko da ordainsarien igoera gehigarri eta finkagarri hori, eragina 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duelarik”, azaldu zuten sindikatu biek.