Hitzordua argi dago: Irungo San Juan Plazan arratsaldeko 16:00etan. Orduantxe hasiko da 23. Korrika, eta hortik aurrera, babes zabalaz egingo ditu lehen kilometroak. Bi udalek, kirol klubek, ikastetxeek, hainbat enpresa eta auzo-elkartek… hamaika eragile batu dira 

Lekukoa eramaten lehenak San Juan Plazatik abiatuta Irungo AEKko kideak izango dira, eta hortik aurrera, eragilez eragile arituko da ez bakarrik Bidasoko mugak gainditu bitartean, baizik eta datorren hilaren 24ean Baionara iritsi arte.

Korrikaren ibilbidea Korrika

Horrela, Irun eta Hondarribian barrena, bi udaletaz gain, euskararen alde lanean dabiltzan hamaika eragilek hartuko dute protagonismoa: Irungo AEK bera, Udal Euskaltegiko irakasleak eta irakasle ohiak, Betti Gotti, Blagan, Irungo CAFen Euskara Zerbitzua eta hainbat hezkuntza eragile: Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatetik hasita, Hirubide-Lekaenea ikastetxera.

Kirol munduak bere garrantzia izango du arratsaldean: Gipuzkoa hiribidetik behera, Artaleku kiroldegitik hurbil, Bidasoa eskubaloi klubak beste hainbat taldek eramango duten lekukoa hartuko du: Hondarribia Arraun Elkartea, Harresi Boleibol Kluba eta Txingudi Rugby, besteak beste, azkeneko hauek Korrika Hondarribitik Hendaiara bidean Irunera bueltan dagoenean.

Lau alderdi politikok ere parte hartuko dute: EAJ/PNVk eta EH Bilduk Irun eta Hondarribian; kostako hirian agintean dagoen Abotsanitz herri plataforma Hondarribian eta Elkarrekin Podemos, Irunen.

Ehun sozialeko beste hainbat elkarte ere arituko dira ttipi-ttapa ostegun arratsalde honetan Irun eta Hondarribian barrena: Bidasoako EKT; Irungo Mendizaleak; Larreaundi-Olaberria eta Kateako auzo elkarteak; Uliazpi; Aita Menni, Mugiri, Olagarro, Zumardikoak, LAB sindikatua eta lekukoa Lapurdin sartu aurretik, Irungo Harrera eta Bidasoa Etorkinekin, hain justu, Nazioarteko Zubian, hainbeste ezbeharren lekuko izan den Bidasoa ibaiaren gainean. 

Irun eta Hondarribian lekukoa eramango duten eragileak

  1. Irungo AEK Euskaltegia
  2. Bidasoako EKT; EH Bildu Irun
  3. Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza Fakultatea; Labe Gorri-Aldabe
  4. Mosku Euskalduna
  5. Burrunba Elektrotxaranga; Irungo Udala
  6. Larreaundi-Olaberria Auzo Elkartea; Eguzkitza LH, DBH etea Belasko ikastetxeak
  7. CEPA Bidasoaldea HHI, Pio Baroja BHI
  8. Irungo Mendizaleak; Bidasoako ESI Osakidetza.
  9. Club Deportivo Bidasoa; CIFP Bidasoa LHII
  10. LHII Plaiaundi; Izarkom Koop. Elk.; Muxikoak.
  11. Uliazpi.
  12. Aita Menni; Kateko Auzokideak; Argitrans.
  13. Endanea Kafetegia.
  14. Harresi Boleibol Kluba.
  15. Bidasoko Suhiltzaileak.
  16. Abotsanitz.
  17. Hondarribia Arraun Elkartea.
  18. Hondarribiko Udala.
  19. Blagan Euskara Taldea; EAJ-PNV Hondarribia.
  20. Done Pedro Itsas Gizonen Kofradia.
  21. Mugiri Kultur Elkartea.
  22. Talaia Eskolak.
  23. Olagarro Kultur Elkartea; Emil Zatopek Previtek.
  24. Zumardikoak Kultur Elkartea; Oarso-Bidasoko Hitza.
  25. Eguia Banaketak SL.
  26. Higer Beer.
  27. Txingudi Rugby Club; Jaizkibel Konpainia.
  28. EH Bildu Hondarribia; Txingudi Ikastola.
  29. AMPA Osinbiribil; IGE Dunboa-Toki Alai; Elatzeta Ikastetxea.
  30. Hirubide-Lekaenea; Elkarrekin Podemos.
  31. Irungo EAJ/PNV; Betti Gotti Euskara Elkartea.
  32. Irungo CAFeko LAB; CAFeko Euskara Zerbitzua; Ekialde taberna; Mari-Muro Ostatuak.
  33. Udal Euskaltegiko irakasleak eta irakasle ohiak.
  34. GRS Egiluze; LAB sindikatua.
  35. Kemen Dantza Taldea; Hezten Aisialdi Euskaltzailea; BDS Koop.
  36. Irungo Harrera; Bidasoa Etorkinekin; Hendaiako Gaztetxea; Mintzaian; Hendaia Koop.


Festa Urdanibia plaza

Goizez artisau azoka, triki-poteo eta bertso-poteoaz gozatzeko aukera izango da, eta behin Korrika abiatuta, 17:30eatik aurrera, musika izango da nagusi Urdanibia plazan. Burrunba elektro txarangak, Esne Beltza taldeak eta Bad Sound-ek girotuko dute festa, eta bertan egunaz gozatzeko hainbat txozna ere jarri dira.