Síguenos en redes sociales:

Ama Guadalupekoa ikastetxea

"Umeak eroso sentitzen direnean ekintza berriak egiten hasten dira, mundua zentzumenen bidez esploratuz"

Hondarribiko Ama Guadalupekoa ikastetxeko urte bateko gelan mundu sensoriala lantzeari garrantzi handia ematen diote eta familien beharretara egokitzeko ordutegi malgua eskaintzen dute

"Umeak eroso sentitzen direnean ekintza berriak egiten hasten dira, mundua zentzumenen bidez esploratuz"

Umeak etxean bezala sentitzea da Hondarribiko Ama Guadalupekoa ikastetxeko helburu nagusietariko bat. Izan ere, argi dute benetako ikaskuntza ikasle bat seguru eta babestuta sentitzen denean hasten dela. Segurtasun eta erosotasun hori lortzeko, irakasleak haiekin lanean hasten dira haurrak urte bateko gelan sartzen diren lehen unetik.

Haurrak etxean bezala sentitzen diren bitartean mundua esploratzea da ikastetxeko profesionalen xedea.

Hasieran ikasleak oso txikiak direnez, urte bateko gelan lehen pausuak egokitzapenaren eta zaintzaren inguruan ematen dira. Baina, Iosune Arestin eskolako zuzendariak adierazi duenez, “ez da zaintza hutsa, haurrak prest daudenean lanean hasten gara alderdi guztiak garatu ahal izateko”.

Lehen urteko gelan ez dago matrikulazio eperik eta gurasoek urtean zehar edozein momentuan eman dezakete haien seme-alaben izena

Eroso sentitzen direnean, haurrak ekintza berriak egiten hasten dira, mundua zentzumenen bidez esploratu dezaten. “Guretzat mundu sensoriala lantzea oso garrantzitsua da”, azaldu du Lurdes Amunarriz Haur Hezkuntzako koordinatzaileak. Horretarako, manipulatiboak diren materialak erabiltzen dituzte, haurrek zentzumenen bidez erabil ditzaten.

Mundua esploratzeko bide horrek onura asko ditu haurrengan. “Eskainitako material horiek erabiliz modu egokian garatzen dira, bakoitzak bere bidea eginez, askotan guretzako ezer egiten ez daudea badirudi ere”, dio zuzendariak. Horri dagokionez, Ama Guadalupekoan urte bateko gelan haur bakoitzak garapen prozesu desberdina duele errespetatzen dela azpimarratu behar da, bai eta beraien interesak lantzeko guztizko askatasuna dutela ere. “Lau edo bost haurrei material berdina eskaini ahal diezu eta bakoitzak bere garapen eta interesei lotuta landuko ditu. Horregatik haien erritmoa errespetatzea oso garrantzitsua da”.

Ama Guadalupekoako hezkuntza errespetuan, elkartasunean, berdintasunean eta erantzukizunean oinarritzen dela, konfiantza-giroan bizikidetza bultzatzeko. Gainera, ikasle bakoitzaren emozioak ezagutzea eta arautzea oso garrantzitsua da iraskaleentzat

Zentzu honetan, eskolan Montessori metodologiaren oinarriak bereganatu dituzte, eta irakasleak urteetan trebatu dira horretarako. Honen harira, Arestinek nabarmendu du helburua haur bakoitzak bere interesen arabera ikasten joatea dela eta dena eginez ikasten dutela. “Gu eredu gara, baina inoiz ez dago gauzak egiteko bide bakarra, bakoitzak berea aukeratzen du eta aurreratzen joaten diren einean autonomia gehiago lortzen dute”.

Eskolan Montessori metodologiaren oinarriak bereganatu dituzte, eta irakasleak urteetan trebatu dira horretarako.

Esan daiteke, beraz, Ama Guadalupekoako hezkuntza errespetuan, elkartasunean, berdintasunean eta erantzukizunean oinarritzen dela, konfiantza-giroan bizikidetza bultzatzeko. Gainera, ikasle bakoitzaren emozioak ezagutzea eta arautzea oso garrantzitsua da iraskaleentzat. Horrela, bizikidetza positiboa eta gatazkak behar bezala konpontzea lortzen dute.

Ama Guadalupekoa ikastetxeko patioa.

Instalazioei dagokienez, Ama Guadalupekoan urte bateko haurrek euren gelaz gain, psikomotrizitatea lantzeko salto gela erabiltzen dute, bai eta patioan dagoen jolastokia ere. Beraientzat erreserbatutako espazio seguruak dira, non batzuetan bi urteko umeekin elkartzen diren. Ildo honetatik, soziabilizatzeari garrantzi handia ematen diote ere eskolan. “Beraien arteko harremana ere sustatzen da, lagunekin egoteko uneak eskainiz. Kontuan izan behar da hau dela eskolarekin duten beraien lehen kontaktua. Bakarrik datoz eta mundu hori zabaldu behar dute. Horri ere garrantzi handia ematen zaio eta berehala hasten dira harremanak zaintzen eta beraien arteko loturak sortzen”.

 

Familien beharrei egokitutako ordutegia

Ama Guadalupekoa ikastetxeko beste indargune bat familiei eskaintzen zaizkien erraztasunak eta hurbiltasuna dira. Alde batetik, ordutegia malgua delako, familia bakoitzaren behar eta errealitatera moldatzeko. Haurrak 8.00etatik 9.00ak arte sar daitezke eskolara, eta 17.00ak arte bertan egon daitezke. Denbora horretan guztian taldeko ekintzak egiten dituzte, hala nola, ipuinak entzun, abestiak landu, salto gelara edo jolastokira joan, eta abar. Banakako jarduerak ere egiten dituzte, adibidez, tenperekin margotu edo materialekin jolastu. Urte askotako esperientzia duten gela honetako bi irakasleek erabakitzen dute egunero burutuko dituzten jarduerak zeintzuk izango diren. Aldi berean, haurrek bertan bazkaldu dezakete, bai eta siestatxo bat egin 12.30ak aldera.

“Eskola txikia gara eta denok ezagutzen dugu elkar. Bai irakasleen artean, baita haiek ikasleak ere. Zentzu horretan, badakite haur bakoitzak zein garapen izan duen eta jarraipena oso gertukoa da”

Bestalde, Ama Guadalupekoa oso ikastetxe familiarra da. “Eskola txikia gara eta denok ezagutzen dugu elkar. Bai irakasleen artean, baita haiek ikasleak ere. Zentzu horretan, badakite haur bakoitzak zein garapen izan duen eta jarraipena oso gertukoa da”.  

Hondarribiko eskola honetako irakasleentzat benetako ikaskuntza ikasle bat seguru eta babestuta sentitzen denean hasten da.

Gertutasun hori familiekin duten harremanean ere islatzen da. “Goizean zein arratsaldean etortzen den senitartekoari bere tartetxoa eskaintzen zaio beti, haurra nola dagoen jakin dezan”. Gainera, gurasoen eta tutorearen arteko komunikazioa arina izan dadin, INIKA mugikorretarako aplikazioa erabiltzen dute, txat gisa funtzionatzen duena. Horren bidez ikasleak eguna nola pasa duen azaltzen zaie: zer moduz jan duen, zer moduz egon den, eta abar. Beraz, jarraipena egunerokoa da. Aldi berean, aplikazioa gurasoek oharrak bidali ditzaten balio du ere.  

“Familiak asko zaintzen ditugu”, diote Amunarriz eta Arestinek. Gainera, tutoreek gurasoekin bilerak egiten dituzte, eta noizean behin txosten bat banatzen zaie azken hilabeteetan egindako argazkiekin.

 

Batxilergora arteko ikasketak

Urte bateko gelan hasten diren haurrek ibilbide luzea izan dezakete Ama Guadalupekoan. Izan ere, ikastetxe honetan Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak egin ditzakete. “Hori oso positiboa da, bai ikaslearen jarraipenaren ikuspegitik, bai haurrek txikitatik egin dituzten lagunekin jarrai dezaketelako”, nabarmendu du Arestinek. 

Azkenik, lehen urteko gelan ez dago matrikulazio eperik eta gurasoek urtean zehar edozein momentuan eman dezakete haien seme-alaben izena. Zentzu honetan argitu behar da ikaslea gustura egoteko eta ondo egokitzeko lan-prozesu bat egiten dela, eta, pixkanaka, eskolan pasatzen dituen orduak handitzen joaten direla. Modu honetan, umeak berehala egokitzen dira taldera eta urte askotarako izan daitekeen ibilbidea hasten dute horrela.

 

Info +

Ama Guadalupekoa Ikastetxea

 

Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikina  

Bidasoa 11, Hondarribia

943 641 016

idazkaritzag1@g.amaguadalupekoa.net 

 

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko eraikina

Itsasargi 7, Hondarribia

943 644 700

idazkaritzag2@g.amaguadalupekoa.net

 

https://www.amaguadalupekoa.net/