Emakumeen parte-hartze politikoa bultza-tzen (edo zailtzen) duten faktoreak identifikatzeko, batez ere sahararren kasuan, erreferentziazko zenbait euskal emakume ari dira parte hartzen aste honetan, Saharako kanpamentuetako emakumeen egoera politikoari buruzko tailer batean.

Zehazki, Eusko Jaurlaritzatik azaldu zutenez, Emakundeko zuzendari Miren Elgarresta eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendari Mónica Hernando Saharar kanpamentuetara joango den zenbait euskal emakume erreferenteek osatutako ordezkaritza osatzen dute. Abenduaren 3, 4 eta 5ean joan ziren Wilaya de Auserdera, Tindufeko (Aljeria) Saharar Errefuxiatuen Kanpamentuetara Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia, Pilar Kaltzada kazetaria eta Leixuri Agirrezabalaga Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeko presidentearekin batera. Euskal emakumeekin batera, saharar ordezkari politiko, wilayetako gobernadoreak eta dairetako buruak egon ziren.

Tailerren helburua emakumeen parte-hartze politikoa zailtzen edo errazten duten faktoreak identifika-tzea da, emakumeen ahalduntzean lagunduko duten gakoak aurkitzeko eta balizko ibilbide-orri bat marrazteko bereziki emakume sahararrei begira. Ahalduntze politikoaren inguruko esperientziak eta iritziak partekatuko dira, jarraitu beharreko norabidea ezartzeko, bai genero eskolarentzat, bai euskal kooperazioarentzat, proiektuotan ikuspegi hori txertatuz. “Bestalde, ekimenaren helburua bada ere euskal herritarren artean saharar gaiaren inguruko sentsibilizazioa areagotzea”, ondorioztatu zuten.

Berdintasun saila

Bestalde, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak aste honetan Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez, abenduaren 20an sinatuko da indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta hobea emateko Erakundeen arteko III. Akordioa.

Podemoseko taldeak indarkeria matxista desagerrarazteko bere sailaren ekintzei buruz egindako interpelazio bati erantzunez adierazi duen bezala, “hirugarren akordio honek aukera emango digu biktimen beharrak erdigunean jartzeko eta osasun, polizia, zerbitzu sozial eta judizialetan arreta integrala lortzeko, bai eta eremu eta sistema guztietan detekzio goiztiarrean aurrera egiteko eta indarkeria matxistaren biktimak artatzen dituzten profesionalen prestakuntzan aurrera egiteko ere”.

Hasieran 2001ean sinatu eta 2009an eguneratu zen akordioaren helburua tratu txarren eta sexu-erasoen biktimei laguntzeko inplikatutako erakundeen arteko koordinazioa da, osasun-arloko, poliziaren arloko, justiziaren arloko eta gizartearen arloko babes osoa bermatzeko.