“Euskara batua duenak, ez du derrigorrez euskalkirik behar; ez dezagun gutxietsi”
Hizkuntz estandarrak “salbatu” gaituela dio Miren Dobaran sailburuordeak eta hainbat esparrutan gehiago erabili beharko genukeela
Euskara batua eta euskalkiak. Duela 40 urte ere eztabaida latza izan zen. Gaur egun, hura urruti dirudi, baina “gatazka horiekin kontuz” ibiltzea eskatzen du Miren Dobaran sailuburuordeak. “Elkar ulertzeko euskara batua daukagu eta salbatu gaituela esan genezake. Oso aberasgarriak dira euskalkiak eta bakoitzak berea egin dezake, baina gero, eskuzabalak izan gaitezen eta, kontuz, bestela, ari garena egiten da hiztun berriek sentitzea zerbait falta zaiela euskalkirik ez dutelako”.
Ley del Euskera: 40 años de transformación lingüística y social
Dobaranen ustez, hori “izango litzateke sekulako akatsa momentu honetan. Euskara batua duenak, ez du behar derrigorrez euskalkirik. Eta konsziente behar dugu izan denok. Batzuetan tristeziaz ikusten dut hori, bakoitza berea atera nahian eta hainbat esparrutan euskara batua baztertzen. Euskara estandarra ere erabili behar da. Hizkuntz guztiek egin dute prozesu hori. Ez dezagun jendea gutxietalbsi. Euskara batua ikasi duenak sentitu behar du euskalduna dela, eta hainbat egoeratan besteok egokitu egin beharko genuke gure euskara, errespetuarekin”.
“El euskera no sobrevivirá si no mantenemos el deseo de seguir siendo euskaldunes”
Temas
Más en Sociedad
-
La OMS teme que la gripe aviar pueda ser la próxima pandemia mundial
-
Un adiós con redoble de tambores en Zestoa
-
Autoescuelas: más de 5.000 alumnos están a la espera de sacar el carné de conducir en Gipuzkoa
-
Un informe policial sitúa una fuga de gas de una nevera como "único y principal" foco del incendio de Campanar