Udalerri Euskaldunen Eguna Seguran ospatu zen festa giroan
Udalerri Euskaldunen Eguna ospatu zen atzo Seguran festa eta aldarrikapena uztartuz. Goizean UEMAren batzar nagusia egin zuten udalerri euskaldunetako 100 bat alkate eta zinegotzik eta eguerdian ekitaldi instituzionala ere izan zen herriko plazan. Udal ordezkariak batzar nagusian zeuden bitartean, Euskal Herri osoko hainbat herritar eta euskara elkarte bildu ziren hitanoari buruzko jardunaldian. Segurako alkate Izarra Urdalletaren hitzen ondoren, Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri euskara elkarteak urte askoan egindako lana aitortu eta omendu zuten UEMAk eta Segurako Udalak. Ekitaldiaren amaieran, Udalerri Euskaldunen Egunerako sortutako abestia zuzenean jo zuten Segurako musikariek.
Temas
Más en Sociedad
-
La Fiscalía investiga el caso de las vacunas de Osakidetza
-
Las denuncias por abusos sexuales digitales contra niños y niñas aumentan un 13% en dos años
-
¿Qué estrellas estarán en la gira por los 70 años de Eurovisión?
-
El TSJPV obliga a aplicar la reducción de la hora lectiva en los centros concertados