Mikroalgak eskala txikian hazteko eredua garatu nahi da
- Euskadin mikroalgak helburu komertzialarekin ekoizteko lehen proiektua garatzen dabil Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), alga horiek eskala txikian hazteko eredua oinarri hartuta. Erakunde akademikotik atzo jakinarazi zutenez, "mikroalgak laborategian eta eskala pilotuan hazteko ereduaren pilotajea" izeneko proiektua UPV/EHUko Mikroalgen Laborantzako Euskal Bildumari (BMCC) eman zaio, Eusko Jaurlaritzaren arrantza-sektoreko tokiko ekintzarako laguntza programaren baitan.
Egitasmo horrekin mikroalgak eskala txikian hazteko eredua garatu nahi da, sistema itxietan zein irekietan.
Eskala txikiko ezarpena, Asteasuko nekazaritza herrixkan sortu berri den Algaloop start upean egingo da; aldez aurretik, mikroalga horien hazkundea UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioan garatu dute.
Proiektu horretarako, mikroalgak ekoizteko prozesuetan ohikoak diren eta jada emaitza komertziala bermatuta duten espezieak hautatu dira; haien konposizio biokimikoa sakon ezagutzen saiatuko dira, etorkizunean elikaduraren, nutrizioaren, kosmetika naturalaren eta bioongarrien sektoreetan erabili ahal izateko.
Elikadura, nutrizioa, kosmetika naturala edota bio-ongarriak bezalako sektoreetan erabiltzea espero da etorkizunean
Temas
Más en Sociedad
-
El investigado por una violación en Ferrol queda en libertad tras retractarse la denunciante
-
Las cinco exmonjas mayores del Belorado quieren seguir en Orduña
-
Osakidetza licita por 6,7 millones las obras del nuevo Centro de Salud de Loiola
-
El PSOE pide un "mapeo" de recursos del sistema de protección a la infancia para mejorar la acogida de menores migrantes