Korrika "euskararen aldarria baino ez" dela baieztatu du Amondok
Lekukoa eramango duten eragileei "dekalogo moduko bat" bidaltzen dietela argudiatu du eta nahi dutena "hori errespetatzea" omen dela ziurtatu du ekimenaren arduradunak.
Korrika "euskararen aldarria baino ez" dela adierazi du gaur Asier Amondok, ekimenaren arduradunak, Donostiako Bulebarrean 22. edizioa baloratzeko eginiko agerraldian.
Azken egunetan, ETAko biktimen hainbat kolektibok, euskararen aldeko lasterketan talde armatuko presoen argazkiak agertu izana gaitzetsi dute. Zentzu horretan, Amondok Korrikan lekukoa eramango duten "eragile guztiei" mezu bat helarazten dietela azpimarratu du, "dekalogo moduko bat", non ekimena "euskararen aldarria" besterik ez dela nabarmentzen duten. "Gutun horretan, oso argi agertzen da zein den gure nahia eta zein den gure asmoa", baieztatu du.
"Guk nahi duguna hori errespetatzea da, baina jakin badakigu ere bai dena kontrolaezina dela", aitortu du Korrikaren arduradunak. Izan ere "gehienek errespetatu egiten dute", baina "beste batzuek haien aldarria kokatzeko lekua ere" ikusten omen dute. Hala ere, "presoena izan daitekeen moduan, beste aldarri asko ere" izan direla gehitu du Amondok.
Temas
Más en Sociedad
-
Muere el arquitecto Frank Gehry a los 96 años de edad
-
La AN emite una orden de detención contra 'Josu Ternera' como exdirigente de ETA por el 'caso herriko tabernas'
-
El Instituto Cervantes 'reimagina' el Quijote a través de la Inteligencia Artificial
-
Ponencia sobre la Eskola Kirola: Unanimidad en defensa del modelo guipuzcoano